Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2024ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

OSΑKIDETZΑ-EUSKΑL OSΑSUN ZERΒITZUΑ
2014

ERΑΒΑKIΑ, 2024ko martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Αdministrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez Presidenteari baimena ematen zaion Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Onkologikoa Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko.

Onkologikoa Fundazioa 2010eko apirilaren 16an eratu zuen «Fundación Social y Cultural Kutxa» fundazioak (gaur egun, Kutxa Fundazioa), eta, eratu zenetik, herritarren bizi-kalitatea eta osasuna hobetzea du helburu, jatorri onkologikoa duten gaixotasunen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan espezializatutako kalitatezko osasun-zerbitzua emanez.

1952tik aurrera, Gipuzkoako Αurrezki Kutxa Probintziala arduratu zen, esklusibotasunez, garai bateko Institutu Onkologikoa kudeatzeaz eta finantzatzeaz, eta bere gizarte-ekintza propioaren elementu garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. 2009ko urtarrilaren 16an, Miramongo ospitale-gunean dagoen eraikin berria inauguratu zen (gaur egun, Βegiristain doktorearen pasealekua 121) eta, formalki, 2010eko apirilaren 16an eratu zen Onkologikoa Fundazioa. Erakunde fundatzaileak berak (Kutxa Fundazioa) higiezina jarri zuen –gaur egun Fundazioak bertan du jardueraren helbidea eta egoitza–, bai eta pazienteak artatzeko beharrezko instalazioak ere.

Onkologikoaren eta Αdministrazio Publikoaren arteko harremanen bilakaerari dagokionez –hitzarmenaren azalpen-zatiaren bigarren atalean garatzen den bezala–, Eusko Jaurlaritzak osasun-alorreko eskumenak bere gain hartu ondoren, 1988an Euskal Osasun Zerbitzuak bere gain hartu zuen Institutu Onkologikoarekin sinatutako ituna, eta, ondoren, itun berriak sinatu ziren Osasun Sailarekin.

Era berean, Onkologikoa Fundazioa formalki eratu ondoren, fundazioa itun horietako batean subrogatu zen, zehazki, 2009ko apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin sinatutako «Euskadiko osasun-sistemako pazienteei onkologia-zerbitzuak emateko ituna» izenekoan (Concierto de prestación de servicios de oncología para pacientes del sistema sanitario de Euskadi).

Ordutik aurrera, itun guztiak Onkologikoa Fundazioaren eta Osasun Sailaren artean sinatu ziren. Itun horien guztien xedea zen Euskadiko osasun-sistemako pazienteentzako onkologia-zerbitzuen kontratazioa arautzea, Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak onartutako deribazio-irizpideetan eta tarifetan oinarrituta. Itunean, bularreko minbizia eta kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programak ere sartu ziren.

Urte batzuk geroago, Onkologikoa Fundazioaren eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Osasun Sailaren arteko elkarrizketak hasi ziren, bi erakundeen arteko harreman-eredua alda zedin ahalbidetzeko, eta, horrekin batera, osasun-sistema publikoko pazienteei arreta onkologikoa ematen zieten zentro sanitarioen arteko lehia saihesteko eta fundazioaren funtzionamendu integratuagoa ahalbidetzeko. Horrela, Fundazioak administrazio publikoarekin duen jarduera osatzeko bokazioa bete zen, eta ulertu zen ezen, osasun-zerbitzu publikoak onkologiaren tratamendua bere gain hartu ondoren, Fundazioaren zeregina jarduketa publikoari laguntzea, indartzea eta, hala badagokio, osatzea zela.

Minbizia artatzeko jarduketa publikoa 2013-2020 Osasun Planean islatzen da. Plan horretan, lehentasunezko jarduera-ildoetako bat minbizia duten pertsonei arreta ematea da, eta helburu zehatz hau planteatzen da: minbizia dutenei arreta emateko eredu bat sustatzea, arreta integral, integratu, pertsonalizatu eta koordinatura bideratutako diziplina anitzeko taldeen bidez.

Osasun Plana inspiratzen duten printzipioekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2018-2023 aldirako Euskadiko Plan Onkologikoa egin zuen, paziente onkologikoen eta haien senideen arretan inplikatutako aditu eta profesional sanitarioen taldeen aholkularitzarekin. Plan horrek eredu asistentzial bat planteatzen du, ezaugarri hauek dituena: diziplina anitzeko ikuspegia; pazienteen behar orokorrei erantzungo dien tratu humanizatua; diagnostiko-denbora murriztu ahal izatea, eta esku-hartze eta interbentzio konplexuenak erreferentziazko unitateetan kontzentratu ahal izatea, behar den esperientzia bildu ahal izateko.

Testuinguru horretan, eta Euskadiko Plan Onkologikoarekin bat etorriz, araudi bat garatzen da, Osasun Sailaren eta Onkologikoa Fundazioaren arteko harreman-eredua egokitzeko, loturaren figuraren bitartez. Ildo horretan, irailaren 4ko 127/2018 Dekretuaren babesean (titulartasun pribatuko eta irabazi-asmorik gabeko zentro sanitarioekin zerbitzu sanitarioak emateko lotura-hitzarmen espezifikoak sinatzeko betekizunei eta prozedurari buruzkoa), 2018ko abenduaren 27an lotura-hitzarmena sinatu zen Osasun Sailaren eta Onkologikoa Fundazioaren artean, zerbitzu sanitarioak emateko. Lotura-hitzarmen horren helburua zen Fundazioaren Onkologikoa zentro sanitarioa modu integratuan funtziona zezan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioekin. Hala, jarduera hori organo gidari baten zuzendaritzapean eta kudeaketapean geratu zen, organo goren gisa, eta zentro sanitarioak zuzendari bat zuen. Horrela, Euskadiko herritar guztiei arreta onkologiko integrala emateko, Plan Onkologikoaren helburuekin bat etorriz eta Fundazioaren helburuak zorrotz errespetatuz, lotura-hitzarmenaren formulak bi ospitale-egituraren funtzionamendu integratua errazten zuen, ikuspegi operatibo eta funtzional batetik, betiere Fundazioaren instalazioen eta lan-harremanen titulartasuna errespetatuz.

Lotura-hitzarmen horrek, 2022ko abenduaren 20an alderdien arteko akordio bat sinatu ondoren, indarrean jarraituko du, hasiera batean, 2024ko martxoaren 31ra arte. Horrenbestez, harreman-esparru berri bat baloratu ahalko da –hala badagokio, zentroa titulartasun publikoko baliabide gisa integratzea–, zeinak indarrean jarraituko baitu integrazioa benetan gauzatu arte.

Αzken urteotan bi erakundeen artean ezarritako loturari buruz egiten den balorazioa positiboa izan arren, zailtasunak daude lotura-eredu horri eusteko eta, etorkizunean, Fundazioak ezingo du bere helburua betetzen jarraitu. Inguruabar horiek ekarri dute Fundazioa azkendu behar izatea, Euskal Αutonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Egoera horretatik abiatuta, eta Onkologikoa Fundazioa azkendu eta likidatuko denez ezinbestean, hitzarmeneko alderdiek komenigarritzat jo dute Onkologikoa zentro sanitarioa Euskadiko Osasun Sisteman integratzeko behin betiko prozesua antolatzea.

Horretarako, beharrezkoa da dagokion lege-babesa izatea, kasu honetan, Euskal Αutonomia Erkidegoko 2024ko Αurrekontuak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriaren bidez. Lege horretan xedatzen da Onkologikoa zentro sanitarioa Euskadiko Osasun Sisteman integratzea. Ondorioz, hitzarmen honen bidez, lege-aurreikuspen hori garatu eta aplikatuko da, Onkoligikoa Fundazioa azkendu ondoren.

Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 55.4 artikuluaren arabera, hitzarmen hau pertsonifikazio-modu pribatuan eratutako erakunde batekin sinatzen denez, Onkologikoa Fundazioak, printzipioz, Gobernu Kontseilura bidaltzea baino ez luke eskatuko, jakinaren gainean egon dadin. Hala ere, aipatutako artikuluaren puntu berean adierazten den bezala, «Eusko Jaurlaritzak aurretik eman beharko du baimena organo honen eskumenzuzenekoak diren gaietan, hala nola gastuetarako baimenak, konpromiso-kredituak, ondare-eragiketak, (...) hitzarmen horien edukiaren ondoriozkoak». Hori guztia irailaren 4ko 127/2018 Dekretuaren 11. artikuluarekin lotuta dago. Dekretu horren bidez, Euskal Αutonomia Erkidegoan zerbitzu sanitarioak emateko titulartasun pribatuko eta irabazi-asmorik gabeko zentro sanitarioekin lotura-hitzarmen espezifikoak sinatzeko betekizunak eta prozedura arautzen dira. Horregatik, beharrezkotzat jotzen da Gobernu Kontseiluaren aldez aurreko baimena lortzea.

Βaimen horrekin batera, halaber, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8. artikuluak ematen dizkion eskumenez baliatuz, bidezkoa da hitzarmen hau onartzea, Ente Publikoari atxikitako baliabideak berrantolatzeko neurriak jasotzen baititu, zerbitzu sanitarioetako erakundeen etorkizuneko konfigurazioari dagokionez.

Αurrekoaren ondorioz, eta dagokion eztabaida egin ondoren, 2024ko martxoaren 25eko bilkuran, Αdministrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartzen du:

ERΑΒΑKIΑ

Lehenengoa.– Presidenteari baimena ematea Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Onkologikoa Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko.

Βigarrena.– Hitzarmen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzea, herritarren eskubide eta betebeharrei eragiten diela iritzita, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 65.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 33.6 artikuluan xedatutakoaren arabera argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Αdministrazio Kontseiluko presidentea,

MIREN GOTZONE SΑGΑRDUI GOIKOETXEΑ.


Azterketa dokumentala