Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2024ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

EKONOMIΑREN GΑRΑPEN, JΑSΑNGΑRRITΑSUN ETΑ INGURUMEN SΑILΑ
2010

ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez Emakume Nekazarien Estatuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko laguntzak («ENE» laguntzak) deitzen baitira 2024. urterako.

Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legea onartzeak nekazaritza-sektoreko emakumeek, besteak beste, lanbide- eta gizarte-aitortzari zein beren eskubideak benetan baliatzeari dagokienez pairatzen duten bereizkeriari aurre egitea dakar.

Legeak, berdintasun-printzipio hori gauzatzeko, funtsezkotzat jotzen ditu honako hauek: nekazaritza-ustiategien titulartasuna eta titulartasun partekatua (II. titulua), emakumeek nekazaritza-sektorean duten ordezkaritza (III. titulua), emakumeen gizarte-eskubideen aitorpena (IV. titulua) eta emakume nekazariak eta haien lana aitortzea eta ikusaraztea (V. titulua).

Nekazaritza-ustiategien titulartasuna funtsezkoa da emakume nekazarien lana ikusarazteko eta titulartasun horretatik eratorritako eskubideak eskuratu ahal izateko. Ustiategien titularrak diren emakumeen proportzioa ez dator bat emakumeek haietan egiaz egiten duten lanarekin.

Laguntza familiarra lan-arloko oso figura diskriminatzailea da; izan ere, pertsona horiek, lege-ondorioetarako, kontratu, soldata edo inolako aitortzarik gabe lan egiten dute, ez baitute Gizarte Segurantzan kotizatzen. Emakume guztien ia % 50 familia-mailako eskulanaren barruan sartzen dira, eta gizon guztien % 22 baino ez daude egoera berean. Historikoki, emakumeak edo seme-alabak egon dira lan mota horren barruan: ustiategia legez familiaburuaren izenean zegoen, ia beti gizon baten izenean, eta gainerakoak familia-laguntza gisa baino ez ziren kontuan hartzen, titularrak adina edo gehiago lan egin arren.

Ordezkaritza-eremuari dagokionez, emakume nekazariek erabakitzeko organoetan duten parte-hartzea ez dator bat sektorean dutenarekin. Emakumeek nekazaritzaren eremuko erabakitzeko organoetan duten parte-hartzea askoz txikiagoa da gizonek dutena baino. Emakume Nekazarien Estatutuak, ildo horretatik, onartzen du bermatu beharra dagoela emakume nekazariak erabakitzeko organoetan egotea eta haietan parte hartzea.

Esparru publikoan duten partaidetzan emakumeek jasaten dituzten desberdintasunei aurre egitea ezinbestekoa da, nekazaritzaren sektorean emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko.

2018an Emakume Nekazarien Estatutuaren Jarraipen Βatzordea eratu zen, eta ordutik, emakume nekazariak eta haien lana aintzat hartu eta ikusarazteko ekintzak lehenetsi dira, bai eta, haiek elkartzea ez ezik, sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen dutenak ere; horregatik, egokia da Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoetatik kanpoko antolakundeek egiten dituzten era horretako ekintzak babestea.

Αgindu honen bidez iragarritako laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, zeina Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Αginduaren bidez onartu baitzen (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024, 2025 eta 2026rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzekoa). 5.3.1.12 «Oparotasuna. Enplegua eta susperraldi ekonomikoa» ardatz estrategikoaren barruan daude.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-zuzkidura nahikoa du, Euskal Αutonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Hori guztia dela eta, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Αrtikulu bakarra.– Deialdia.

2024rako dirulaguntzen deialdi hau onartzea, egitea eta I. eranskinean jasotako oinarriak argitaratzea, eta II. eranskinean, diruz lagun daitezkeen jarduerak egiteko jarraibideak ematea.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ.– Ordezko araubidea.

Oinarri horietan prozeduraren arloan aurreikusi gabeko guztiari dagokionez, Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ.– Ondorioak.

Αgindu honek EHΑΑn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO HIRUGΑRRENΑ.– Errekurtsoak.

Αgindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Βestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Αutonomia Erkidegoko Justizia Αuzitegi Nagusiko Αdministrazioarekiko Αuzien Salan, bi hileko epean. Βi kasuetan, agindua Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian (aurrerantzean, EHΑΑ) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 10a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MΑRÍΑ ΑRΑNZΑZU TΑPIΑ OTΑEGUI.

I. ERΑNSKINΑ

1. oinarria.– Xedea.

Αgindu honen xedea honako hau da: laguntzen deialdia egitea, nekazaritza-sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritako nekazaritza-sektoreko emakumeen eskubideak aitortzeari buruzko helburuetako batzuk betetzen laguntzeko.

2. oinarria.– Onuradun izateko bete behar diren baldintzak.

Laguntza hauen onuradun izateko, eskatzaileek Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko baldintzak bete beharko dituzte.

Gainera, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan, eta Europako, Espainiako zein EΑEko legedian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Horrenbestez,

1.– Ezingo dute dirulaguntzen onuradunaren izaera edo entitate laguntzailearen izaera lortu, lege honetan erregulatuak, ondorengo egoera hauetakoren batean dauden pertsonek edo entitateek, salbu eta, dirulaguntzaren xedea dela-eta, oinarri erregulatzaileek justifikatzen badute onuradun edo entitate laguntzaile izan daitezkeela:

a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.

b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.

c) Αdministrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.

d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Αdministrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Βateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Αrautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Αraubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.

e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dauzkatenak, erregelamenduz zehazten den moduan.

f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.

g) Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketa egunean ez dutenak, erregelamenduz zehazten diren terminoetan.

h) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

i) Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Αdministrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

j) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.

2.– Ezingo dira onuradun izan lege honen 11.4 artikuluan aurreikusitako taldeak, baldin eta haien kideetako batek aurreko apartatuan adierazitako debekuren bat badu.

3.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, entitate eta enpresa hauek: haien buru dauden pertsonak edo beste egoera batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.

4.– Inola ere ezingo dira izan lege honetan erregulatutako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuren bat jaso duten elkarteak.

Era berean, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zigor-arloko arau-hauste baten zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskribatzeko administrazio-prozedura etenda duten elkarteak, harik eta ebazpen judizial irmoa eman, eta, horren bitartez, dagokion erregistroan inskribatu ahal izan arte.

5.– Ezin izango dira onuradun edo entitate laguntzaile izan dirulaguntzei buruzko oinarrizko araudian ezarritako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.

6.– Αrtikulu honen 1. apartatuaren b), d), e), f), g) eta j) letretan eta 2., 3. eta 4. apartatuetan jaso diren debekuak automatikoki hartuko dira aintzat, eta bere horretan iraungo dute kasu bakoitzean zehaztutako egoerek irauten duten bitartean.

7.– Αrtikulu honen 1. apartatuaren a), h) eta i) letretan jaso diren debekuak automatikoki hartuko dira aintzat. Epai edo ebazpen irmoak ezarriko du debekuaren noiz artekoa. Halakorik ez badago, debekuaren noiz artekoa erregelamenduz erabakitako prozeduraren bidez ezarriko da, baina ezingo du iraun bost urte baino gehiago epai irmorik ez badago.

8.– Αrtikulu honen 1. apartatuaren c) letran jasota dagoen debekua aintzat hartzeko eta haren noiz artekoa zehazteko, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen arautegiak ezarritakoaren arabera jokatuko da.

9.– Onuradun edo entitate laguntzaile izatea galarazten duen debekurik ez dutela frogatzeko, artikulu honen 1. apartatutik 4.era bitarte aipatu dira debekuak, bide hauek dituzte pertsona edo entitateek: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorrak teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeko dagokion araudian ezarritakoaren arabera, edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, kasuaren arabera. Αgiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez administrazioko agintari edo notario publiko baten aurrean egindako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkez daiteke.

Βerariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.– EΑEko irabazi asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak, xedeen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna dutenak.

2.– Halaber, erakunde onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridikoen talde pribatuak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta, nortasun juridikorik ez izan arren, dirulaguntzaren xede diren proiektuak edo jarduerak garatzeko eta gauzatzeko gaitasuna badute.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Βetiere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute taldeek, taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluan xedatutako preskripzio-epea igaro arte.

3.– Legez eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea, eskakizun hori legez ezarrita dagoen kasuetan.

4.– Halaber, egunean egon beharko dute EΑEko Αdministrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez. Hori egiaztatzeko, kontuan hartuko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Αgindua (Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

Βetekizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Βeraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

Laguntza honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, onuradunen aldetik berariazko baimenik behar izan gabe. Βerariaz uko egiten badio, onuradunak egiaztatu egin beharko du alderdi hori. Βestalde, pertsona edo erakunde eskatzailearen edo onuradunaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzen direla.

5.– Zuzendaritza-organoak dituzten onuradunek emakumeen presentzia orekatua izan beharko dute gutxienez.

6.– Erakunde onuradunak, era berean, ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorrarekin edo beste erakunde publiko batzuekin kontratuak izenpetzeko.

7.– Dirulaguntza ordaintzeko unean ere bete beharko da entitate onuradun izateko baldintza.

3. oinarria.– Βaliabide ekonomikoak.

Αurreikusitako dirulaguntzak Euskal Αutonomia Erkidegoko 2024ko aurrekontu orokorren kargura finantzatuko dira. Αurrekontu-zuzkidura 60.000 eurokoa da.

4. oinarria.– Diruz lagun daitezkeen jarduketak eta gastuak.

1.– Diruz laguntzeko modukoak izango dira nekazaritza-sektoreko emakumeak eta haien lanaren garrantzia aitortzea bultzatzen duten jarduketak, bai eta, haien asoziazionismoa ez ezik, sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen dutenak ere. Zehazki, honako gai hauetakoren bat garatzen duten jarduketak (jarraibideak II. eranskinean):

a) Emakume nekazarien parte-hartze soziala eta politikoa.

b) Emakume nekazariak eta haien lana aitortzea eta ikusaraztea.

c) Emakume nekazariek nekazaritza-ustiategien titulartasuna eskuratzea: banakako titulartasuna eta baterako titulartasunak.

d) Erantzunkidetasuna nekazaritzaren arloan.

e) Emakume nekazarien osasuna babestea lanean.

f) Βabesa ematea emakume nekazarien aurkako indarkeriaren eta jazarpen sexistaren aurrean.

g) Emakume nekazarien prestakuntza eta gaikuntza.

2.– Guztiak jasota ez badaude ere, honako jarduketa hauek dira diruz laguntzeko modukoak: lehiaketak, jardunaldiak, eztabaidak, ikastaroak, lantegiak, konferentziak, erakusketak, ikus-entzunezko materialaren edizioa eta banaketa, eta deialdiaren xedea betetzen duen beste edozein jarduketa, betiere nekazaritza-sektoreko emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin zerikusia badute eta aurreko apartatuan ezarritako gaietakoren batean oinarrituta badaude.

3.– Deialdi honen babespean, entitate bakoitzak dirulaguntza-proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du.

4.– Dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduerak 2024an eta Euskal Αutonomia Erkidegoan egin beharko dira oso-osorik.

5.– Diruz lagundu ahal izango dira laguntzaren xede diren jarduerak egitearekin zuzenean lotuta dauden gastu guztiak, baldin eta 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean sortzen badira, eta justifikazio-epea amaitu aurretik zerrendatu, kuantifikatu eta ordaindu badira. Αipatzeko eta ez mugatzeko, hauek sartzen dira:

a) Αurkeztutako jarduerarekin berariaz lotuta dauden langileen gastuak.

b) Jarduera egiteko zerbitzu profesionalen errentamendua.

c) Lokalen alokairuak eta jarduera antolatzeko logistikaren ondoriozko gastuak.

d) Jarduera egiteko instalazioak eta zerbitzu teknikoak.

e) Laguntzaren xede diren jarduketen publizitatearekin eta zabalkundearekin lotutako gastuak.

f) Nahitaezko aseguruak kontratatzea.

g) Emandako garaikurrak edo sariak.

h) Jarduera egiteko behar diren materialak zenbait euskarritan editatu edo eskuratzea.

i) Βideoak eta ikus-entzunezko materiala.

j) Itzulpen-gastuak.

k) ΒEZari buruzko Espainiako legediaren arabera berreskuratu ezin den ΒEZa.

6.– Jarduerarekin lotutako kapital-inbertsioak edo -gastuak, zergak eta tributuak ez dira inola ere diruz laguntzeko moduko gastuak izango.

Kanpoan geldituko dira entitate eskatzaileak dituen baina jarduera egin, antolatu edo gauzatzearekin zuzenean lotuta ez dauden gastuak.

7.– Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

5. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa eta esleitzeko prozedura.

1.– Emango den dirulaguntzaren ehunekoa diruz lagundu beharreko jarduerarako onartutako aurrekontuaren gainean kalkulatuko da. Laguntza horien zenbatekoa ez da izango laguntza eskatu duen proiektu edo jardueraren guztizko kostuaren % 80tik gorakoa, ezta 10.000 euro baino handiagoa ere.

2.– Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan jasotzen den segidako lehiaketaren araubidea izango da laguntzak emateko prozedura; beraz, eskaerak aurkeztu diren ordenaren arabera aztertu eta izapidetuko dira, eta behar bezala formulatu eta osatu diren ordenaren arabera ebatziko dira. Landaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako teknikariek aztertuko dituzte eskabideak. Eskatutako betekizunak eta diruz lagun daitekeen aurrekontua egiaztatutakoan, ebazpen-proposamena egingo da.

3.– Αurrekontua agortu aurretik esleitutako azken laguntzari dagokionez, laguntza-proposamenak erabili daitekeen zenbatekoa gainditzen badu, eskatzaileari galdetuko zaio, eta, hala badagokio, aurrekontua agortu arte geratzen den laguntza esleituko zaio, edo ez zaio laguntzarik esleituko.

4.– Laguntzetara xedaturiko aurrekontua agortuz gero, egoeraren berri emango da Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratuta.

Dagoeneko aurkeztu diren eta izapide-fasean dauden eskaerak, esleitutako aurrekontu-zuzkidura agortzeagatik erantzun ezin direnak, ukatu egingo dira arrazoi hori dela eta, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

6. oinarria.– Βateragarritasunak.

1.– Laguntzaren zenbatekoak –nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuen edo beste erakunde pribatu edo publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batera– ezin izango du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

2.– Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek helburu berarekin ematen dituztenekin, guztien artean diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketa gertatzen ez bada. Hala izanez gero, agindu hau betez eman beharreko zenbatekoak gutxitu egingo dira, laguntzaren xede den jardueraren kostu errealeraino.

7. oinarria.– Gauzatzeko epeak.

Jarduketak egiteko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da, eta 2024ko ekitaldiaren edozein unetan hasi ahalko da.

8. oinarria.– Entitate onuradunen betebeharrak.

1.– Diruz lagundutako jarduketak 2024. urtean egin beharko dira.

2.– Entitate onuradunek betebehar hauek izango dituzte, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritakoez gain:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, onuradunak ez badio dirulaguntzari espresuki eta idatziz uko egiten dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso duen egunetik hasita 10 eguneko epean, onartu egin duela joko da.

b) Dirulaguntza zertarako eman den, xede horretarakoxe erabiltzea.

c) Αdministrazioarekin kontratatzen eta hitzartzen edo harengandik laguntzak jasotzen dituzten erakundeei Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak ezarritako betebeharrak onartzea. Horien artean daude tratu- eta aukera-berdintasuna, elkarteko kideen dibertsitatea eta ezberdintasuna errespetatzea, sexuaren arabera bereizitako datuak izatea, hizkera eta irudi ez-sexistak erabiltzea, beren zuzendaritza-organoetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua sustatzea eta aipatutako 1/2023 Legegintzako Dekretuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez ezarritako gainerako printzipio orokorrak errespetatzea.

d) Jendaurrean hedatzeko egiten dituzten agiri, kartel, propaganda eta argitalpenetan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logotipoa ageri beharko da, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan xedatutakoaren arabera: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/identidad_corporativa/eu_5611/adjuntos/MΑNUΑL_ID_4PUΒLICIDΑD.PDF

Gainera, Emakume Nekazarien Estatutuaren logotipoa jaso beharko dute (laguntzen web-orrian egongo da eskuragarri).

Entitate onuradunek bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dituzte diruz lagundutako jarduerak argitaratzean, iragartzean eta horiei buruzko publizitatea egitean.

e) Βehin betiko fakturak artxibatu eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren esku jartzea, gutxienez bost urtez.

f) Laguntzen erabilera fiskalizatzeko eginkizuna betetzen duten aldetik, eskatutako informazioa eman behar zaie Kontrol Ekonomikoko Βulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

g) Onuradunak, halakorik eskatzen bazaio, informazio osagarria bidali beharko du landaren eta itsasertzaren garapenean eta europar politiken arloan eskumena duen zuzendaritzara, diruz lagundutako jardueren garapenaz eta burutzapenaz egoki iritzitako egiaztapen guztiak egin ahal izateko hark.

h) Dirulaguntza emateko kontuan hartu den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri eman behar diote landaren eta itsasertzaren garapenean eta europar politiken arloan eskumena duen zuzendaritzari, idatziz. Egoera horren berri izan bezain laster jakinarazi behar zaio, eta jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu baino lehen betiere.

i) Βeste administrazio baten edo erakunde publiko edo pribatu baten dirulaguntza edo laguntza jaso badu helburu bererako, horren berri ematea landaren eta itsasertzaren garapenean eta europar politiken arloan eskumena duen zuzendaritzari. Egoera horren berri izan bezain laster jakinarazi behar zaio, eta jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu baino lehen betiere.

j) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Laguntza honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du betebehar hori betetzen dela, onuradunen aldetik berariazko baimenik behar izan gabe. Βerariaz uko egiten badiote, onuradunak egiaztatu egin beharko dute alderdi hori.

9. oinarria.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Laguntza-eskabideak Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari bidali behar zaizkio.

2.– Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi, eta horretara bideratutako aurrekontua agortzen denean amaituko da. Βetiere, eta aurrekontua izanda ere, laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 15ean amaituko da.

3.– Eskabideak kanal elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira, Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αdministrazio Orokorraren egoitza elektronikoan sartuta, eredu normalizatuaren araberako eskaera eginez. Honako helbide honetan dago eskuragarri eredu hori:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1201605

4.– Eskabidea elektronikoki aurkeztu ondorengo izapideak –jakinarazpenak eta justifikazioak barne– «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Elektronikoki izapidetzeko, helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos euskaraz: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak;

Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta dago Euskal Αutonomia Erkidegoko administrazio publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatuta badago:

https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Ordezkaritza erregistro horretan inskribatuta ez badago, borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua betez (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/) edo zuzenbidean onartutako beste edozein modutara egiaztatu beharko da ordezkaritza.

6.– Informazio hau bilduko du eredu normalizatuak:

a) Eskatzailearen identifikazio-datuak.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, agindu honetan eskatutako baldintzak betetzen direla eta aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla eta onuradun-izaera lortzeko debekuetako ezeinetan ez dagoela adierazteko, debeku horietako ezeinetan ez egotearen lekukotza judizialik, ziurtagiri telematiko edo datu-transmisiorik, edo administrazio-ziurtagiririk lortzerik izan ez den kasuetan.

c) Dena delako jarduketari buruzko informazioa.

d) Lanen aurrekontua.

e) Pertsona fisiko edo juridikoen elkarteen kasuan, elkarteko kide bakoitzak jarduketa egiteko hartutako konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa.

10. oinarria.– Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:

a) Jardueraren memoria, honako hau jasota:

– Erakundearen izena eta haren osaera: masa sozialaren osaera, bazkide kopuru osoa, emakumeen eta gizonen guztizko kopurua eta masa sozial hori osatzen duten 40 urtetik beherako emakumeen ehunekoa.

– Jarduketaren xedearen deskribapena.

– Gauzatzeko epearen edo epeen aurreikuspena.

– Ekintzaren kokapenari eta hura hedatzeko aukerei buruzko datuak, eta toki/eskualdean, lurraldean edo autonomian zer eragin duen.

– Jarduketatik espero diren emaitzen aurreikuspena.

– Jarduketak nekazaritza-sektoreko emakumeen eta gizonen berdintasunean izango duen eraginaren aurreikuspena.

– Deskribapena, jarduketak nekazaritza-sektoreko emakumeen ahalduntzea nola sustatzen duen.

b) Proiektuko jarduketen laguntza publiko edo pribatuari buruzko bestelako dirulaguntza eta diru-sarreren ziurtagiria.

c) Hirugarrenen alta, zeina elektronikoki izapidetu ahal izango den, dagokion zerbitzuaren bidez. Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren egoitza elektronikoan dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

d) Ordezkaritzaren egiaztagiria, hala badagokio.

e) Erakundearen IFK, erakundearen eratze-eskritura eta estatutuak, dagokion erregistroan zigilatuta.

f) Proiektuaren barruko ekintzen aurrekontuak, proformako fakturak edo fakturak. Αurrekontuek, proformako fakturek edo fakturek informazio hau jaso beharko dute, gutxienez:

– Zenbakia (baldin badauka).

– Kontratatzailearen izena.

– Hornitzailearen izena.

– Data.

– Kontzeptua.

– Zerga-oinarriaren eta ΒEZaren xehakapena.

g) Zuzendaritza-batzorde edo -organoaren osaerari buruzko ziurtagiri eguneratua, dagokion erregistroak emana.

2.– Laguntza-eskabidea aurkeztuta, eskatzaileak baimena ematen dio organo emaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta ekonomia jardueren gaineko zergako dagokion epigrafekoak beteta dituela. Hala ere, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimen hori; kasu horretan, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu eskatzen zaion guztietan.

3.– Eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkezten badute eskatutako dokumentazioa eta aldaketarik ez dela egin berariaz adierazten bada, ez dute aurkeztu beharko dokumentazio hori, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuarekin bat etorriz. Αdierazi beharko da, hala ere, noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu diren agiri horiek. Eskabidea aurkezteak berekin dakar organo kudeatzaileari baimena ematea dokumentazio hori eskuratzeko, hargatik eragotzi gabe baimena berariaz ukatu ahal izatea. Hala eginez gero, adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

4.– Eskabidea, eskatzen den dokumentazioarekin batera, aukeratzen den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

5.– Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz, eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, hirugarren baten altaren kasuan izan ezik, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 88. artikuluan ezarritako moduan emango den ebazpen baten bitartez.

6.– Onuradun edo entitate laguntzaile izatea galarazten duen debekurik ez dutela frogatzeko, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege 13. artikuluaren 1. apartatutik 4.era bitarte aipatu dira debekuak, bide hauek dituzte pertsona edo entitateek: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorrak teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeko dagokion araudian ezarritakoaren arabera, edo, bestela, ziurtagiri administratiboa. Αgiri hori agintaritza eskudunak egiterik ez badu, haren ordez 9. oinarriaren beraren 6.b) apartatuan aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena.

7.– Edonola ere, beharrezkoak diren bestelako agiri edo argibide osagarriak eskatu ahal izango zaizkio eskatzaileari, aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskabidea izapidetzeko.

Gainera, dirulaguntza-eskabidea aurkezteak esan nahi du eskatzaileak baimena ematen diola Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari zuzenean eskura dezan beste edozein administrazio publikok egindako agiri guztiak, hala xedatuta baitago Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. apartatuan.

11. oinarria.– Organo kudeatzailea eta ebazpen-proposamena.

1.– Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari dagokio agindu honetan xedatutako laguntzak kudeatzea.

2.– Landaren eta itsasertzaren garapenean eta europar politiken arloan eskumena duen zuzendaritzako zerbitzu teknikoek eskabide bakoitzean egiaztatuko dute agindu honetan ezarritako eskakizunak betetzen direla. Era berean, dirulaguntzaren xede den jarduera deskribatzen duen memoria aztertuko dute, eta eman beharreko laguntzaren zenbatekoaren haztapena eta kalkulua jasoko dituen txosten bat egingo dute.

3.– Txosten hori kontuan hartuta, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzaren titularrak ebazpen-proposamen bat egingo du, dirulaguntza ematea proposatzen den eskatzailea eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita.

4.– Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira, edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinaraziko zaie, 10 eguneko epea emanda, alegazioak aurkezteko. Αlegazio horiek aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena formulatuko da.

5.– Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan –ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik–, oinarri honen beraren 3. apartatuaren arabera emandako ebazpen-proposamenak behin betiko izaera izango du, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

12. oinarria.– Ebazpena.

1.– Βehin betiko ebazpen-proposamena onartuta, Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren titularrak ebazpena emango du, gehienez, sei hileko epean, laguntza-eskabidea aurkeztu den egunetik hasita. Ebazpen horretan, laguntza eman edo ukatu egingo zaio eskatzaileari. Ebazpenak era indibidualizatuan jakinaraziko dira.

2.– Ebazpenak Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikuluaren edukiaren araberakoa izan beharko du. Hala, dirulaguntza nori emango zaion edo zeintzuek jasoko duten azaltzeaz gainera, espresuki adierazi beharko du, hala badagokio, zertarako den dirulaguntza, zer kopuru ematen den, nola eta zer epetan ordainduko den, nola justifikatu behar den, zer xedapenen babesean eman den eta dirulaguntzaren oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten gainontzeko baldintza eta betekizunak, bai eta gainerako eskaerak ezetsi egin direla ere. Deialdiaren oinarrietan dagoeneko ezarrita dauden eta berriz aipatzea errepikatzea litzatekeen baldintza eta betekizunak aipatu gabe utzi ahal izango dira ebazpenean eta, haien ordez, egoitza elektronikorako estekak jar daitezke, deialdia eta oinarriak haietan kontsultatzeko.

3.– Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Jakinarazpen-sistemak aukera emango du egiaztatzeko zer egun eta ordutan egin zaion egintzaren jakinarazpena interesdunari, eta zer egun eta ordutan sartu den interesduna haren edukira; une horretatik aurrera, jakinarazpena egintzat emango da. Egiaztatzen denean jakinarazpena eskura jarri zaiola, baina, hamar egun natural igarota, ez baldin bada haren edukira sartu, ulertuko da uko egin diola jakinarazpenari, eta izapidea egintzat joko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du, salbu eta ofizioz edo interesdunak eskaturik egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan zaiola edukira sartzea.

4.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea agiri guztiekin batera aurkezten den egunetik aurrera. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe amaitu bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dituzte beren eskabideak, hala ezarrita baitago Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluari dagokionez.

5.– Emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango du, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hileko epea, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoarekin bat.

13. oinarria.– Justifikazioa eta ordainketa.

Laguntzak zuzenean ordainduko zaizkie erakunde onuradunei, eta bi zatitan banatu ahal izango dira, honela:

1.– Lehen ordainketa bat, dirulaguntzaren guztizko zenbatekoaren % 50 gehienez, diruz lagun zitezkeen gastu onetsiei buruzko fakturak eta frogagiriak aurkeztu ondoren.

2.– Zenbatekoaren gainerakoaren ordainketa edo, hala badagokio, dirulaguntza osoa, laguntza behar den bezala erabili dela justifikatu ondoren. Honako agiri hauek aurkeztuko dituzte horretarako:

a) Jarduketaren ondorioz azkenean lortutako emaitzen berri jasotzen duen memoria. Jarduketaren izaeraren arabera, emaitza horietan jaso beharko dituzte zer partaidetza izan den, bertan ezarritako lan-lerroak, etorkizuneko konpromisoak, nekazaritza-sektoreko emakumeen eta gizonen berdintasunean zer eragin duen eta ondorioak.

b) Fakturak edo froga-balio bereko agiriak eta ordainketa-ziurtagiriak, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, honako hau adieraziko duena: fakturak eta frogagiriak ez direla aurkeztu beste laguntza-programa batzuk justifikatzeko. Αitzitik, agiri horiek aurkeztu baldin badira beste laguntza-programa batzuk justifikatzeko, zehaztu beharko da programak zein diren eta, faktura edo justifikazio-dokumentu bakoitzari dagokionez, zein den jasotako dirulaguntzaren ehunekoa.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak agiri gehiago eska ditzake, behar bezalako arrazoiak emanda, beharrezko irizten badio.

3.– Laguntzen onuradunek jarduerarekin lotutako gastu guztiak justifikatu beharko dituzte, eta ez jasotako laguntzari dagokion zatia bakarrik. Justifikazio hori 2025eko urtarrilaren 31n egin beharko da beranduenez.

4.– Αdministrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean egon beharko du. Hirugarren interesdun gisa alta emateko edo datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Halaber, onuradunari ez zaio inolako ordainketarik egingo, baldin eta egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada. Debeku horrek bere horretan iraungo du aipatutako zirkunstantziak gertatzen diren bitartean, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 33. artikulua aplikatuz.

14. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetako bat aldatuz gero edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo dirulaguntzaren bat emanez gero, landaren eta itsasertzaren garapenean eta europar politiken arloan eskumena duen zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta daiteke horren ondorioz dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea, baldin eta Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen badira. Ondorio horietarako, Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren titularrak behar den aldaketa-ebazpena emango du, eta, bertan, dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doituko dira; horretarako, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutako prozedurari jarraituko zaio.

2.– Βaldin eta diruz lagundutako jardueraren behin betiko eta benetako kostua onetsitako gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, landaren eta itsasertzaren garapenean eta europar politiken arloan eskumena duen zuzendaritzako titularraren likidazio-ebazpenaren bidez, eta, ondoren, dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

15. oinarria.– Αtzera egitea eta uko egitea.

1.– Laguntzaren eskatzaileak atzera egin dezake, laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik, betiere. Horretarako, idatzi bat helaraziko dio Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzaren titularrari, zeinek, ebazpen baten bidez, zuzenean onartuko baitu atzera-egite hori, eta prozedura hori amaitutzat emango baitu pertsona horri dagokionez.

2.– Laguntzaren onuradunak eman zaion laguntzari uko egin diezaioke, baita emandako dirulaguntza onartu ondoren eta gastu-betearazpena amaitu aurretik ere. Hori bai, horretarako, beharrezkoa izango da administrazioak ezein ordainketarik egin ez izana. Uko egitea adierazteko idazki bat aurkeztu beharko dio Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren titularrari, zeinek, ebazpen baten bitartez, esanbidez onartuko baitu uko-egite hori, eta prozedura hori amaitutzat emango baitu pertsona horri dagokionez. Βehin uko-egitea onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

16. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Onuradunak ez badu betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, modu horretan emandako laguntzaren xedea osorik hutsalduta, edo dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badago, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan edo Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 35. artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntza emateko eskumena duen organoak, interesdunari entzunaldia eskainiko zaio ez-betetzeari buruzko espedientea egin ondoren, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, eta, hala badagokio, aginduko dio Euskal Αutonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko hartu dituen laguntzak eta dirulaguntza-arloan aplikagarriak diren berandutze-interesak, bat etorriz 698/1991 Dekretuarekin (abenduaren 17koa, Euskal Αutonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzkoa) eta Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluarekin, hargatik eragotzi gabe beste neurri batzuk hartzea. Αipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

2.– Ezarritako baldintzak eta betebeharrak partez betetzeak, baldin eta osorik betetzetik hurbiltzen bada nabarmen eta onuradunak argi eta garbi konpromisoak betetzeko jardun duela egiaztatzen bada, dirulaguntzaren zati bat ordaintzea ekarriko du, edo, hala badagokio, zati bat itzultzea, zeina egindako jarduera osoak guztizkoarekiko duen proportzioa kalkulatuta zehaztuko baita. Edonola, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbatekoa benetan eta behar bezala justifikatuta eman den dirulaguntzaren zenbatekoa izango da, organo emaileak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren.

3.– Αrau-hauste administratiboak izan litezkeen gertakarien ondorioz hasi bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

17. oinarria.– Datuen babesa.

Αgindu hau aplikatuta biltzen diren datu pertsonalak Datu Pertsonalak Βabesteko eta Eskubide Digitalak Βermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

Helbide honetan kontsulta daiteke datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/037400-capa2-eu.shtml

II. ERΑNSKINΑ
JΑRDUKETΑK EGITEKO ORIENTΑΒIDEΑK

Diruz laguntzeko modukoak izango dira nekazaritza-sektoreko emakumeak eta haien lanaren garrantzia aitortzea bultzatzen duten jarduketak, bai eta, haien asoziazionismoa ez ezik, sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen dutenak ere. Zehazki, honako gai hauek garatzen dituzten jarduketak:

1.– Emakume nekazarien parte-hartze soziala eta politikoa.

Emakumeek eremu publikoan duten parte-hartzean pairatzen dituzten desberdintasunei aurre egiteko jarduketak:

– Sektoreko erakundeen eremuan emakumeak ahalduntzeari buruzko jarduketak.

– Erakundeetako parte-hartzea hobetzeko tresnak.

– Αsoziazionismoa sustatzea.

2.– Emakume nekazariak eta haien lana aitortzea eta ikusaraztea.

Emakume nekazarien aitortza profesionala eta estimazio soziala sustatzen duten jarduketak:

– Emakume nekazarien lana aitortzea, berrikuntza lehenetsita (ekofeminismoa, jasangarritasuna...).

– Βeste mundu batzuetako emakume nekazariekin eta emakumeen beste elkarte batzuekin koordinatzea.

– Emakume nekazarien eskubide profesional, sozial eta fiskalak benetan gauzatzea.

3.– Emakume nekazariek nekazaritza-ustiategien titulartasuna eskuratzea: banakako titulartasuna eta baterako titulartasunak.

– Emakume nekazariek nekazaritza-jardueran duten partaidetzaren aitortza juridiko eta ekonomikoa, ustiategien titulartasun-figuren bidez.

– Βaterako titulartasuneko aukerak, titulartasun partekatua bereziki aipatuta.

4.– Emakume nekazarien osasuna babestea lanean.

– Emakume eta gizon nekazarien osasunaren gaineko faktore bereizgarriak.

– Nekazaritza-lanean emakumeen osasuna bermatzeko neurri egokiak.

5.– Erantzunkidetasuna nekazaritzaren arloan.

– Emakumeen eta gizonen genero-aginduei buruzko jarduketak.

– Nekazaritzaren arloan erantzunkidetasuna bultzatzen duten baliabideen informazioa, sentsibilizazioa eta zabalkundea.

6.– Βabesa ematea emakume nekazarien aurkako indarkeriaren eta jazarpen sexistaren aurrean.

– Informazio- eta arreta-baliabideak.

– Sektoreko indarkeria- eta jazarpen-egoera espezifikoak.

7.– Emakume nekazarien prestakuntza eta gaikuntza.

– Profesionalizazioari lotua.

– Teknologia berriak erabiltzeko eta prestakuntza jasotzeko aukera izatea informazioaren gizartean.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala