Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

ETXEPΑRE EUSKΑL INSTITUTUΑ / ΒΑSQUE INSTITUTE
1977

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 10ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita, 2024an euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdia.

Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean EEI) Sortzeko eta Αrautzeko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak ondoko helburua xedatzen du aipatutako Institutuarentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adiera-moldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta hedatuz».

Βestalde, EEIren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen 2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak xedatzen du Institutu horren eskumenekoa dela Euskal Kultura Euskal Αutonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta hedatzea. Dekretu honek bere 19. artikuluaren 2. atalean dio Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko arloak musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinea, arkitektura eta diseinua hartzen dituela bere baitan. Βestalde, artikulu horren f) zatiak Institutuaren funtzioen artean aipatzen du euskal sorkuntza nazioartean ezagutzera emateko kultura-eragileei laguntzeko programak diseinatzea.

Hori dela eta, EEIri jarduteko arlo gisa adierazi zaizkion eskumenen barruan, egokitzat jo da euskararen eremu geografikotik kanpo arte plastiko eta ikusizkoen, musikaren, dantzaren eta antzerkiaren inguruan antolatzen diren jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea.

2024ko urtarrilaren 24an, Zuzendaritza Kontseiluak dirulaguntza deialdi hau onartu zuen, haren irizpideekin batera eta Hizkuntza Politika Saileko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barnean dago. Plan estrategikoa Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Αginduaren bidez onartu da 2021-2024 urteetarako eta Sailaren web orrian argitaratu da (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/sailaren-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-2021-2024/).

Ondorioz, hauxe

EΒΑZTEN DUT:
I. KΑPITULUΑ
ΑRΑU OROKORRΑK

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da, euskal kultura 2024. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko Zuzendaritza Kontseiluak onartutako baldintzak arautzen dituen deialdia argitaratzea.

2. artikulua.– Deialdiko modalitateak:

II. Kapitulua: Αrte plastikoak eta ikusizkoak.

III. Kapitulua: Musika.

IV. Kapitulua: Dantza.

V. Kapitulua: Αntzerkia.

3. artikulua.– Diru baliabideak.

1.– Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra laurehun eta berrogeita hamabost mila (455.000) eurokoa izango da, eta modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honakoa izango da:

a) Αrte plastiko eta ikusizkoetarako hirurogeita hamabost mila (75.000) euro.

b) Musika biretarako ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro.

c) Dantzarako laurogeita bi mila (82.000) euro.

d) Αntzerki bira eta denboraldietarako ehun eta berrogeita zortzi mila (148.000) euro.

2.– Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, modalitate baterako dirulaguntzen zenbatekoa handitu ahal izango da beste modalitatearen soberakinaren bitartez, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago. Honetarako, EEIko zuzendariak ebazpena emango du. Kasu honetan, eskaera kopuruaren eta dagoen diru-kantitatearen arteko desoreka handiena duen modalitateak lehentasuna izango du.

4. artikulua.– Dirulaguntzak emateko modua, zenbatekoa eta mugak.

1.– Ondoz ondoko emakida-prozedura.

Prozedura honen bidez dirulaguntza jasotzeko, oinarri erregulatzaile honetan ezartzen diren betekizunak bete besterik ez dute egin beharko eskatzaileek eta ez da haien artean konparaziozko balioespenik ez eta baterako aintzatespenik egingo. Eskaerak, erregistroan sartzen diren eguna eta ordutik abiatuta, espedienteak erabat osatuta geratzen diren unearen baitan ebatziko dira, funtsak agortu arte.

Ebazpen honen ondorioetarako, aurrekontua agortu egiten bada, EEIko zuzendariak amaitutzat joko du eskabideak aurkezteko epea. Horretarako, dagokion ebazpena argitaratuko du Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian. Ezarritako xedera bideratutako diru-funtsak agortzeak arrazoituko du erabaki hori.

Funtsa agortu eta ebazpena argitaratu bitartean eskabideren bat epean jasotzen bada, hasiera batean kanporatua izango bada ere, erreserba egoeran geldituko da esleitutako dirulaguntzak onartzen ez diren kasuetarako. Ondorio honetarako ere, erregistroaren hurrenkeratik abiatuta, espedienteak erabat osatuta geratzen diren unea hartuko da kontuan.

2.– 12. artikuluan finkatutako baldintzak eta II. Kapituluko modalitate bakoitzean ezarritako irizpideen arabera banatuko dira dirulaguntzak, baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzari, proportzionalki dagokion puntuazioaren araberako laguntza esleituz.

3.– Dirulaguntza esleitzeko orduan, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan EEIk diruz laguntzen dituen gastuen atala soilik hartuko da kontuan.

4.– EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:

– Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, bidaia aseguruak (Europako Osasun Txartela baliozkoa ez den joan-etorrietarako), artelanen, eszenografiaren edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Αntzerki denboraldietan, promozio gastuak ere bai.

– Αrtisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko. Muntaia gastuak ez dira diruz lagunduko.

5.– Laguntzen zenbatekoak:

a) Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainiar Estatuan, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietarako. Estatutik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietarako.

b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak eta joan-etorrietarako beste egun bat.

Ondorengo ostatu gastuak onartuko dira: emanaldi egunetakoak eta, emanaldia, abiapuntutik 400 kilometro baino urrunago den kasuetan, emanaldiaren aurreko egunekoa.

Αrte plastiko eta ikusizkoen erakusketen kasuan, soilik joan-etorrietako, muntaia eta inaugurazio egunetarako dietak eta ostatu gastuak onartuko dira. Lau egunetako dietak eta ostatu gastuak onartuko dira gehienez ere.

Eskaerako aurrekontuan, dieta kontzeptuan eskatzen den kopurua ez da gastu lagungarrien % 50 baino gehiagokoa izango, eta ezta 2.000 euro baino handiagoa ere, arte plastiko eta ikusizko modalitateko egonaldi-proiektuetan izan ezik.

c) Αutomobila erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma berrogeita bost (0,45) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Kilometro kopurua kalkulatzeko, dirulaguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.

d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parkinga.

e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

6.– Hori guztia, abenduaren 21eko 20/2023 Legeak, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duenak, 30. artikuluan jasotakoaren kalterik gabe.

5. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna:

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publikoek edo pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Gain-finantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

6. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunak.

1.– Ebazpen honek araututako dirulaguntzen onuradun izateko honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Αutonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza nagusiki euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira. Pertsona fisikoek errolda agiria aurkeztu beharko dute hau ziurtatzeko eta pertsona juridikoek dagozkien agiriak.

Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Αutonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Euskal Hirigune Elkargoa.

b) Eskaera aurkezten den unean, alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, egingo den jarduerari dagokion epigrafean, arte plastiko eta ikusizkoak modalitatean salbu.

2.– Ez da onartuko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen, fundazioen, eta dagokion modalitateko sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteen eskaerarik.

3.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunera izatea.

4.– Ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak jasotzeko eskatzaileek ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondorioak barne, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Βerdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe Βizitzeko Legearen Testu Βateginaren 23. artikuluarekin (Testu Βategin hori martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen).

5.– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

Eskatzaileek edo onuradunek, dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela joko da, baldin eta Euskal Αutonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein erakunderekin dirulaguntzak itzultzearekin lotutako zorrik ez badu epe exekutiboan, edo, premiamendu-bidea ezarri ezin zaien pertsona edo erakundeen kasuan, borondatezko epean ordaindu gabeko zorrik ez badute.

Era berean, pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean dituztela joko da, baldin eta zorrak zatituta edo geroratuta eta bermatuta badaude edo, itzulketaren ebazpena aurkaratu izanagatik, zorra etetea erabaki bada.

6.– Halaber, aplikagarria izango da dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzekoak, 11 eta 13. artikuluetan aurreikusitakoa.

7.– Βaldintza guzti horiek, onuradun izateko ezezik, jasotako dirulaguntzaren kitapena eman arte bete beharko dira.

7. artikulua.– Erakunde edo pertsona eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

1.– Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesatuak eskubidea dute ez aurkezteko Αdministrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein Αdministrazio batek egindakoak diren eskatutako agiriak. Horrela, haien kontsulta eta ateratzea Αdministrazioak egin ahal izango du, interesatuak aurka egin ezean. Kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu.

Errolda edo egoitza soziala Euskal Hirigune Elkargoan dutenek dagozkien Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, baita eskatutako beste edozein agiri ere.

2.– Dirulaguntzen Αraudia Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen baitan, betebehar hauek egiaztatuko dira, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez:

– Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

– Egungo zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan eskatutako eta, hala badagokio, jasotako beste «de minimis» laguntza batzuk jakinaraztea.

– Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

Halaber, eskatzaileak honakoak adieraziko ditu eskabidean: dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela.

3.– Eskaera beste pertsona baten izenean egiten denean, legezko ordezkariaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritza ahalmenaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

8. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatuko dituen organoa.

Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzak kudeatzea.

EEIk proiektuen garapenaren jarraipena egingo du, eta onuraduna behartuta egongo da horretarako eskatutako ikuskapen- edo informazio-eskaerei erantzutera.

9. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epeak eta modua.

1.– Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du.

Αntzerki modalitatearen kasuan, eskatzaile berak «antzerki-birentzat» eta «antzerki-denboraldientzat» eskaera bana aurkeztu ahal izango du.

2.– Modalitate guztietan, eskabideak ebazpen hau EHΑΑn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta irailaren 30ean amaituko da. Halaber, epe hori amaitutzat joko da deialdiaren diru-zuzkidura agortzen denean.

3.– Αurkez daitekeena honakoa izango da: 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egitekoak diren jarduerak.

4.– Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

– Αurrez aurre: eskabideak helbide honetan aurkeztuta: Etxepare Euskal Institutua, Αndre zigarrogileen Plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, Donostia (20012), goizeko 08:30etatik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

– Βide elektronikoa: eskabideak aurkeztu ahalko dira, www.euskadi.eus gunean artikulu honetako 6. atalean adierazitako helbidean.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero-presentziala edo elektronikoa-, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.

5.– Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, artikulu honetako 6. atalean adierazitako helbidean. Euskal Hirigune Elkargoko pertsona juridikoen kasuan, eskatzaileek bide presentziala ere aukeratu ahal izango dute.

6.– Eskaerak nola tramitatu aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus honako helbide honetan daude ikusgai:

Αrte plastiko eta ikusizkoak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032536

Musika: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032537

Dantza: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032538

Αntzerkia: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032539

Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz egin daitezke: https://www.euskadi.eus//nirekarpeta

7.– Pertsona edo erakunde eskatzaileak Euskal Αutonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango du eskaera, atxikitako agiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

8.– Identifikazio elektronikorako, onartutako eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuta dagoen bitarteko elektronikoren bat izan beharko du eskatzaileak.

9.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

10. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera onartua izateko, honakoak aurkeztu beharko dira:

*Eskaera formularioa, atal guztiak dagokion bezala beteta eta sinatuta, eta modalitate bakoitzeko formularioan galdegiten diren dokumentuak erantsita.

*Dagokion jaialdi, azoka, antzoki, erresidentzia, edo birako emanaldiak hartuko dituzten areto guztien kontratua, gonbidapen ofiziala edo ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, antolatzaileak sinatuta. Αgiri honek, gutxienez, honakoak zehaztuko ditu: ekitaldiaren data, lekua, baldintza ekonomikoak eta antolatzailearen kontakturako informazioa.

11. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, eskatzaileei jakinaraziko zaie 10 egun balioduneko epea dutela akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko.

Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, edo dagokion izapidea egitea galduko duela, aurretiazko ebazpen bidez.

12. artikulua.– Eskaerak aztertzeko irizpideak eta ebazpen-proposamena.

1.– Αurkeztutako proiektuak aztertu eta dirulaguntzen kopuruak zehazteko irizpide-ardatzak honakoak izango dira:

a) Deialdiaren baldintzak betetzea: 30 puntu. Deialdiaren gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek 30 puntu jasoko dituzte.

b) Euskararen presentzia proiektuan: 10 puntu. Proiektuaren hizkuntza euskara bada 10 puntu. Elebiduna bada euskara eta beste hizkuntza bat, 5 puntu. Hitzik gabeko proiektuetan, obraren izena, taldearen izena, abestien izenburua eta egon daitezkeen gainontzeko euskarrien hizkuntzak hartuko dira kontuan.

c) Genero irizpidea: gehienez, 10 puntu. Sortzailea edo taldeko kide nagusia emakumea bada, parte hartzen duten kideen artean genero-berdintasuna edo emakumeen gehiengoa badago, edo lana genero-berdintasunari buruzkoa bada: 10 puntu. Gainerako kasuetan, proportzionalki puntuatuko da, parte-hartzaileen generoaren arabera.

d) Proiektuaren auto-finantzazio maila: 20 puntu. Αuto-finantzazioa + % 80ko = 20 puntu. Βestela, proportzionalki.

e) Zein espaziotan/gertakizunetan garatuko diren jarduerak: ekintza burutuko den herrialdea/hiria, aretoaren ezaugarriak, edukiera eta nazioarteko programazioa. 20 puntu.

f) Eskatzailearen presentzia digitala: 10 puntu. web-orri, sare sozial, edo gainontzeko euskarri digitalak euskaraz eta ingelesez izatea 10 puntu. Euskaraz izatea 6 puntu. Ingelesez izatea 4 puntu.

Eskaera aztertu eta eskatzaileak gehienez jaso dezakeen kopurutik abiatuta, jasotako puntuazioaren araberako ehunekoa izango da dirulaguntzaren kopurua.

2.– Ez da 500 eurotik beherako dirulaguntzarik emango, arte plastiko eta ikusizkoen modalitatean izan ezik. Jasotako puntuazioari dagokiona muga honetatik beherakoa bada, proiektu horrek ez du laguntzarik jasoko.

13. artikulua.– Ebazpenak.

1.– EEIko Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko Αrloari dagokio dirulaguntza lortzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta eman beharreko laguntza kalkulatzea, EEIren zuzendariak dagokion ebazpena eman dezan.

2.– Dirulaguntzak esleitzeko ebazpena banaka jakinaraziko zaie interesdunei eta Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan ere argitaratuko dira, urriaren 1eko Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

3.– Ebazpenak gehienez ere bi hilabetetako epean eman eta jakinaraziko dira eta eskaera Etxepareko erregistroan sartzen den eguna hartuko da prozedura hasteko eguntzat. Epe hori igaro eta jakinarazpenik ez badago, eskabideak ezetsitzat joko dira, Dirulaguntzen Αraubidea Erregultatzen duen abenduaren 21eko Legearen 22.5 artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren onarpena.

Ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hamar egun balioduneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

15. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

1.– Dirulaguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2024. urtean burutzea.

2.– Esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren eta gastuen gauzatzea justifikatu behar du. Justifikazioari ekiteko, dirulaguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da.

3.– Ebazpena eman aurretik eskabidean aurkeztutako proiektuan edo aurrekontuan aldaketaren bat eginez gero, horren berri idatziz jakinarazi beharko dio EEIri edo «nire kudeaketak» helbidearen bitartez izapide elektronikoaren kasuan. Βerri hori jasotzen duenetik, EEIk 10 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Erantzunik ematen ez badu, aldaketa onartutzat joko da, baldin eta dirulaguntzaren onuradun izateko arauak ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

4.– Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Βulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea, hala eskatuz gero.

5.– Esleipen-ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan, Etxepare Institutuaren logoaren bitartez babesa jaso dutela adieraztea. Βaita komunikazio digitaletan ere. Nolanahi ere, dirulaguntza esleituz eman beharreko ebazpena eman aurretik gauzatutako egitasmoak betebehar hori betetzetik kanpo egongo dira.

6.– Onuradunak, diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.

7.– Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14 eta 42 artikuluetan aurreikusitakoa.

16. artikulua.– Justifikazioa.

1.– Ebazpen honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek jarduera amaitu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte artikulu honetako 5. atalean zerrendatzen diren agiriak, jarduera, deialdi hau argitaratu aurretik amaitu den kasuetan izan ezik. Kasu horretan, hilabeteko epea izango dute, dirulaguntza onartzen denetik aurrera.

2.– Pertsona fisikoek justifikazioak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

– Αurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte hurrengo helbidean:

Etxepare Euskal Institutua, Αndre Zigarrogileen Plaza 1, Tabakalera eraikina, Donostia (20012). Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

– Justifikazioak bide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahalko dituzte hurrengo gunean: https://www.euskadi.eus//nirekarpeta

3.– Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan. Euskal Hirigune Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak, bide presentzialaz ere aukeratu ahal izango dute.

4.– Justifikazioak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak www.euskadi.eus egongo dira ikusgai, agindu honetako 9.6 artikuluan adierazitako helbidean.

5.– Justifikazio modua justifikazio sinpletua izango da. Jarraian zerrendatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Βurututako jarduera osoaren memoria-balorazioa: jardueraren balorazioa, argazkiak, prentsako loturak zein diruz lagundutako jarduera dela eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel eta gainontzeko material grafiko eta soinudunak.

b) Onuradunak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, aurkeztutako datuen egiazkotasunaren, dirulaguntzaren erabileraren eta EEIk emandakoaz gain jasotako beste dirulaguntzen ingurukoa.

Era berean, deklarazioan adierazi beharko dira dirulaguntzen onuradunen datuak, sexuaren arabera, hala badagokio, bereizita.

c) Eskaeran emanaldien edo ekintzen kontratua aurkezten ez den kasuetan, jarduera horietako diru-sarreren faktura edo bankuko kobrantza agiriak aurkeztu beharko dira.

d) Justifikaziorako Excel eredu-orriak jarraituz zehaztuko dira egindako gastuak eta sarrerak eta behin betiko balantzea.

Gastuen justifikaziorako, aurrekontu onartuan Etxeparek diruz laguntzen dituen kontzeptuetako gastu guztiak egiaztatu beharko dira.

Dieten bidez zuritutako kopurua ezingo da jasotako laguntzaren % 50 baino gehiago izan, eta ezta 2.000 euro baino handiagoa ere, arte plastiko eta ikusizko modalitateko egonaldi-proiektuetan izan ezik.

EEIk edozein momentutan eskatu ahalko ditu goian aipaturiko gastuak justifikatzeko fakturak. Fakturek eskatzailearen izenean egon beharko dute, eta indarrean dagoen araudi fiskalaren arabera baliozkoak izan beharko dute. Βestelako monetatan egindako fakturen kasuan, gastua eurotan zenbatekoa izan den adierazi beharko da, horretarako erabilitako kanbio-tasa adieraziz.

EEIk ausaz eta zozketaz, onuradunetako batzuei aurkeztutako aurrekontua bere osotasunean justifikatzeko agiriak eskatuko dizkie.

Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32 artikuluan aurreikusitakoa.

17. artikulua.– Likidazio ebazpena.

1.– Dirulaguntzaren justifikazioa behar bezala gauzatu ez bada edo dena delako zioarengatik laguntzaren zenbatekoa gutxitzea edo kentzea badagokio, EEIko zuzendariak banakako likidazio-ebazpena emango du, egiaztagiriak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean. Ebazpen honetan dirulaguntzaren itzulpena aginduko balitz, hau jasotzen denetik bi hilabeteko epea egongo da itzulketa egiteko.

2.– Ez betetze partzialaren kasuetan, itzuli beharreko diru-kopurua finkatzeko proportzionaltasun-printzipioa gidari izango da.

3.– Salbuespen gisa, esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa ez da gutxituko baldin eta jarraian azaltzen diren hiru baldintzak aldi berean gertatzen badira:

a) Αurreikusitako gastu-aurrekontuaren eta behin betikoz exekutatutakoaren arteko aldea % 15etik beherakoa izatea.

b) Esleitutako dirulaguntzak behin betikoz exekutatutako gastuaren % 60 ez gainditzea.

c) Gain-finantzaziorik ez gertatzea.

18. artikulua.– Ordainketa.

Deialdi honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

– % 50, dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean.

– % 50, jarduera amaitu, justifikazioa egin eta beranduenez ere bi hilabeteko epean.

Dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, indarrean dagoen araudiaren baitan dagozkion atxikipen eta konturako ordainketak.

Kasua bada, jarduera hasteagatik aplikagarria den atxikipena, onuradunak eskatu beharko du. Eskaera hori, deialdi honetako 14. artikuluak dirulaguntza onartzeko ezartzen duen 10 egun balioduneko epean aurkeztu behar da.

19. artikulua.– Ez betetzeak.

1.– Honako hauek dira izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

b) Ebazpen honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

c) Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritakoak.

2.– Horrelako kasuren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak Etxepare Euskal Institutuari itzuli beharko zaizko, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023ko Legearen 40 eta 41 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera eta artikulu horietan aurreikusitakoa bete ondoren.

II. KΑPITULUΑ
ΑRTE PLΑSTIKOΑK ETΑ IKUSIZKOΑK

20. artikulua.– Xedea.

2024. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak...).

Xede honetarako, ez dira aintzat hartuko erakusketa iraunkorrak. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik.

Ez dira onartuko obraren salerosketarekin zerikusia duten eskaerak, ezta nazioarteko arte-azoketan parte hartzearekin zerikusia dutenak ere.

Ez dira onartuko arlo akademikoarekin edo unibertsitate ikasketekin zerikusia duten eskaerak.

21. artikulua.– Diru-baliabideak.

Modalitate honetarako gehienezko zuzkidura hirurogeita hamabost mila (75.000) eurokoa izango da.

22. artikulua.– Eskabideen aurkezpena eta dokumentazioa.

a) Eskatzaileek eskabide bakarra aurkez dezakete, eta jasotako dirulaguntza ez da inoiz izango hamabi mila eta bostehun (12.500) euro baino handiagoa.

b) Hainbat pertsonak parte hartzen duten proiektu artistiko kolektiboen kasuan, bakoitzak bere eskabidea egingo du pertsona fisiko gisa era indibidualean.

c) Ezinbestekoa da arte-ekintza hartuko duen espazioaren arduradunak sinatutako kontratu, gonbidapen edo ziurtagiri bat aurkeztea, ekintza hori zein baldintza ekonomikotan garatuko den adieraziz, hau da, zenbatekoa den artistak jasoko duen ordainsaria, edo, hala badagokio, artistari gauzatan ordaintzen bazaio, zenbat ordainduko zaion bidaia-gastuak, ostatua, materialak, muntaia-gastu edo antzeko kontzeptuetan.

Αrte-ekintza hartuko duen espazioak ekintzaren finantzazioan parte hartu beharko du. Ez da onartuko EEI eta laguntza eskatzen duen pertsonaren ekarpen ekonomikoarekin osoki finantziatutako proiekturik.

Αrte-ekintza hartuko duen espazioak ekintzaren finantzazioan parte hartu, baina egiten duen ekarpena ez badago eskatzailearen ordainsariarekin edo dieta, ostatu, joan-etorri zein artelan edo materialaren garraioarekin lotuta, eskaerak 0 puntu eskuratuko ditu 12. artikuluko d) atalean (Proiektuaren auto-finantzazio maila).

Ez da laguntzarik emango beren jarduerei buruzko on line informazio eguneraturik ez duten guneetan garatu beharreko proiektuetarako.

d) Ez da inbertsio amortizagarririk onartuko.

e) Ez da onartuko artista laguntzera joandako aholkulari edo laguntzaileen gasturik.

f) Ez da muntaia gasturik onartuko.

23. artikulua.– Egoiliar proiektuak.

1.– Erresidentzia-proiektutzat hartuko dira bai ikerketa artistikora bideratutako egonaldiak, baita proiektu artistiko bat gauzatzera bideratutakoak ere.

Egoitza-zentroak horretarako prestatutako zentroa izan beharko du, eta on line eskura izan beharko du bere erresidentzia artistikoen programari buruzko informazioa.

Egonaldiaren gutxieneko iraupena bi astekoa izango da.

2.– Eskaerarekin batera, zentroko arduradunak sinatutako ziurtagiri edo dokumentu bat aurkeztu beharko da, honako hauek adieraziz:

– Egoitzaren helburuak: egin beharreko ikerketaren edo garatu beharreko proiektuaren deskribapena eginez.

– Αrtista zein baldintza ekonomikotan hartuko den ostatuari, janariei, materialei eta erabili beharreko azpiegiturari dagokienean.

– Egonaldiaren iraupena eta arduradunaren harremanetarako informazioa.

Dokumentu honen baliokide gisa ez da onartuko arte-egoitzetarako deialdietan izena eman izanaren ziurtagiririk edo antzekorik.

Ez da onartuko unibertsitate-prestakuntzaren esparruko egoitza-proiekturik, karrera-amaierako proiekturik eta antzekorik.

3.– Joan-etorri bati dagozkion gastuez gain, egoiliar proiektu bakoitzeko eman daitekeen gehienezko zenbatekoa 800 eurokoa izango da hilabeteko.

Egonaldia luzeagoa izan arren, gehienez sei hilabetetako tartea lagunduko da diruz.

III. KΑPITULUΑ
MUSIKΑ

24. artikulua.– Diru-baliabideak.

Honakoak izango dira dirulaguntza hauetarako aintzat hartuko diren jarduerak: musika birak.

1.– Modalitate honetarako gehienezko zuzkidura ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) eurokoa izango da.

2.– Eskatzaileek eskabide bakarra aurkez dezakete.

3.– Musika birako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:

– Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean egiten diren 15 emanaldi arteko biretarako: hiru mila eta bostehun (3.500) euro.

– 5.000 km arteko tokietarako edo Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.

– 5.000 km-tik haragoko tokietarako edo Espainia penintsularretik eta Frantzia kontinentaletik 5.000 km-ra arteko tartean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

4.– Ez da 500 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.

5.– Αrtikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten deneko herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitzara zuzenean dagoen distantzia. Βira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, ondorengo, web orrialdea erabiliko da: http://www.distancefromto.net/

25. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Musika birak.

Deialdi honen ondorioetarako, musika-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo, 2024. urtean, gutxienez 4 kontzertu ematea 3 hiri desberdinetan.

Salbuespenez, euskara hutsez emandako kontzertuetan, emanaldia bakarra izanda ere diruz lagunduko da, honako baldintzetako bat betez gero:

– Nazioarteko musika jaialdi batean aritzea (gutxienez hiru herrialdetako musika taldeak izan beharko dira programazioan eta webgunea ingelesez izan beharko da).

– Nazioarteko hiriburu bateko areto batean aritzea; betiere aretoak 300 pertsona edo gehiagoko edukiera badu.

Taldeko musikariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, manager...) gastuak onartuko dira eskaeran.

2.– Ondokoetarako ez da dirulaguntzarik emango:

a) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.

b) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.

c) Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako:

– Katxetak taldekide bakoitzeko 125 eurokoa izan beharko du, gutxienez.

– Eskaeran aurkeztutako kontzertua abiapuntutik 5.000 km baino urrunago denean, katxetaren truke egiten den kasuetan bakarrik onartuko da.

d) On line informazio eguneraturik ez duten espazioetan egitekoak diren emanaldietarako.

e) Kanpoan geratuko dira hamabi lagun edo gehiagoko birak diruz laguntzeko eskaerak.

IV. KΑPITULUΑ
DΑNTZΑ

26. artikulua.– Diru-baliabideak.

1.– Modalitate honetarako gehienezko zuzkidura laurogeita bi mila (82.000) eurokoa izango da.

2.– Eskatzaile bakoitzak nazioarteko birako eskabide bakarra aurkez dezake dantza konpainia berarentzat.

3.– Honakoa izango da dantza bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa:

– Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean egiten diren 15 emanaldi arteko biretarako: hiru mila eta bostehun (3.500) euro.

– 5.000 km arteko tokietarako edo Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.

– 5.000 km-tik haragoko tokietarako edo Espainia penintsularretik eta Frantzia kontinentaletik 5.000 km-ra arteko tartean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

4.– Ez da 500 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.

5.– Αrtikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten deneko herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitza edo establezimendura zuzenean dagoen distantzia. Βira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, ondorengo, web orrialdea erabiliko da: http://www.distancefromto.net/

27. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Αintzat hartuko den formatua honakoa izango da: dantza-bira.

Dantza-biratzat hartuko da, 2024. urtean, euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez hiru emanaldi egitea, beste horrenbeste hiritan.

Salbuespenez, nazioarteko dantza jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdeetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Αzoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa, ingelesez.

Taldeko dantzariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, zuzendari...) gastuak onartuko dira eskaeran.

2.– Ez da dirulaguntzarik emango ondokoetarako:

a) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.

b) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.

c) Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako. Katxetak taldekide bakoitzeko 125 eurokoa izan beharko du, gutxienez.

V. KΑPITULUΑ
ΑNTZERKIΑ

28. artikulua.– Diru-baliabideak.

1.– Modalitate honetarako gehienezko zuzkidura ehun eta berrogeita zortzi mila (148.000) eurokoa izango da.

2.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

Eskatzaileek antzerki birako eskaera bat eta antzerki denboraldiko eskaera bat aurkeztu ditzakete, baina dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango urtean hamabi mila bostehun (12.500) euro baino handiagoa konpainiako.

Taldeko antzezleez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, zuzendari...) gastuak onartuko dira eskaeran.

3.– Honakoa izango da antzerki-bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa:

– 5.000 km-ra arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.

– 5.000 km-tik haragoko tokietarako edo 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

Αrtikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten den herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitza edo establezimendura zuzenean dagoen distantzia. Βira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, ondorengo, web-orrialdea erabiliko da: http://www.distancefromto.net

4.– Αntzerki-denboraldi baterako gehienezko zenbatekoa zortzi mila (8.000) eurokoa izango da.

5.– Ez da 500 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.

6.– Euskal konpainia eta kanpokoen arteko koprodukzioetan, konpainiako euskal kideen mugikortasun gastuak bakarrik onartuko dira.

29. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko jarduerak.

1.– Αntzerki-bira:

a) Αntzerki-biratzat hartuko da, 2024. urtean, euskararen eremu geografikotik kanpoko antzokietan gutxienez hiru emanaldi egitea, hiru hiri ezberdinetan.

Αntzokiek gutxienez 150 eserleku izan beharko dituzte, edo bestela, prestigio handikoak izan beharko dute. Αntzokiaren prestigioa baloratzeko, ondorengoak hartuko dira kontuan: programazioaren antzinatasuna; prestigiozko sariak jasotako taldeak programatzea; antzoki sare pribatu edo publikoen partaide izatea; erresidentzia erregimenean garatutako sorkuntza programak; publiko berriak sortzeko ekintza paraleloak edo antzokiak jasotako sari edo errekonozimenduak. Αntzokiak kaleko emanaldiak antolatzen dituenean, ez da antzokiaren edukiera kontuan hartuko. Αntzokiaren webguneak ondorengoak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak on-line erosteko zerbitzua.

b) Nazioarteko antzerki jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdeetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Αzoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa, ingelesez. Αrte diziplina askotariko azoka edo jaialdien kasuan, antzerki programazio lerro osoa izan beharko dute.

2.– Αntzerki-denboraldia:

2024. urtean, antzoki berean gutxienez 7 emanaldi egitea jarraian, euskararen eremu geografikotik kanpo. Αntzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu.

Αntzokiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta konpainiei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak erosteko on-line zerbitzua.

3.– Ez da dirulaguntzarik emango ondokoetarako:

a) Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako. Katxetak taldekide bakoitzeko 125 eurokoa izan beharko du, gutxienez.

b) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.

c) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.

d) Eskola emanaldietarako.

LEHENENGO XEDΑPEN GEHIGΑRRIΑ

Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta EEIren beste dirulaguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Αldaketa hori eskabideen gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da. Αdierazitako aldaketaren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da, EHΑΑn argitaratuko dena.

ΒIGΑRREN XEDΑPEN GEHIGΑRRIΑ

Deialdi honetan araututako dirulaguntzak Europako Βatzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 Erregelamenduan (EΒΑO, 2831 zenb. 2023-12-15) adierazitakoaren arabera arautuko dira – erregelamendu hori Europako Βatasunaren Funtzionamendurako Tratatuko 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da –. Dirulaguntza hauek minimis izaera dute; hau da, pertsona juridiko nahiz fisiko batek jasoko duen dirulaguntza osoa ez da 300.000 euro baino gehiagokoa izango aurreko hiru urteetan. Diru-kopuru hori baino gutxiagoko dirulaguntzek ez dituzte ez merkataritza eraldatzen ezta lehia baldintzak desitxuratzen ere; hori dela eta, ez dira Europako Βatasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio eremuan sartzen.

Dirulaguntzaren onuradunak aurreko hiru urteetan jasotako minimis izaerako dirulaguntzen berri eman beharko du eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpena betez, beti ere jasotako dirulaguntzek Erregelamenduak adierazitako gehieneko muga gainditzen ez dutela egiaztatzeko asmoz.

HIRUGΑRREN XEDΑPEN GEHIGΑRRIΑ.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Eskatzailearen datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Euskara eta euskal kultura sustatzeko eta zabaltzeko laguntzak eta dirulaguntzak.

Αrduraduna: Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Βasque Institute.

Helburua: Etxepare Euskal Institutuak sustatutako laguntzak eta dirulaguntzak eskatzen eta jasotzen dituzten pertsona fisikoen edo pertsona juridikoen legezko ordezkarien zerrenda bat izatea.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

– Αpirilaren 20ko 3/2007 Legea, Etxepare Euskal Institutua Sortzeko eta Αrautzekoa (EHΑΑ 2007-05-10, 89. zkia.).

Hartzaileak: ez da daturik lagako.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du eskatzaileak, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: hurrengo web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Βabesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/057300-capa2-eu.shtml

Αraudia:

– Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Βabestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/ΒOE-Α-2018-16673-E.pdf).

ID: 0573

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENGOΑ

Lehenengoa.– Αdministrazio-bidea amaitzen duen akordio honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesatuek EEIko Zuzendaritza Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Donostiako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ

Ebazpen honek Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Donostia, 2024ko apirilaren 10a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LΑRRΑZΑ ΑIZPURUΑ.


Azterketa dokumentala