Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2024ko apirilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1949

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 186/2023 Dekretua, abenduaren 13koa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira abenduaren 13ko 186/2023 Dekretuan (2023ko abenduaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 245. zk.). Dekretu horren bidez, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/5743 (5/6) orrialdean, eranskinari buruzkoan,

hau dio:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala