Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2024ko apirilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1945

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda ezartzekoa.

Basogintzako ugalketa-gaiak merkaturatzeari buruzko 2003ko martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren 3. artikuluak basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko oinarrizko gaien baimena arautzen du. Horrela, 1. apartatuan ezartzen denez, merkaturatzeko diren basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko, baimendutako oinarrizko gaiak bakarrik erabiliko dira, eta artikulu horren 2. apartatuan adierazten da zer baldintza bete behar dituzten baimendu ahal izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gai aukeratuak ekoizteko oinarrizko gaien azken baimena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2018ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez eman zen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2018ko maiatzaren 4an (85. zk.).

Baimen hori emateko eskumena dela eta, ebazpen horretako 3. apartatuak dio kasuan kasuko autonomia-erkidegoko organo eskudunarena dela eskumen hori, eta, gero, baimendutako oinarrizko gaien zerrenda Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko dagokion zuzendaritzari jakinarazi behar dio. Gaur egun, zuzendaritza hori Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren mendeko Landa Garapeneko eta Basogintza Politikako Zuzendaritza Nagusia da.

Euskal Autonomia Erkidego erakunde komunek hazien eta mintegiko landareen alorrean dauzkaten eskumenak betez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2017ko apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 7.h) eta 17.j) artikuluetan Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari emandako eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eta ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren espezieren oinarrizko gaiak onartzea.

Ebazpen honetan baimendutako gaiek Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2018ko apirilaren 11ko Ebazpenean (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 85. zk., 2018ko maiatzaren 4koa) baimendutakoak ordeztuko dituzte.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari jakinaraztea, 2003ko martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren 3. eta 7. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, ebazpenaren aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 15a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala