Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2024ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GARAIKO UDALA
1931

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 1. Atalean bideratutako 48/2024 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenei dei egiteari buruzkoa.

AAJLren 49. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, espedientean interesa duten guztiei jakinarazten zaie jarraian zehazten den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela, jakinarazteko eta epatzeko, autoetan agertu eta pertsonatu ahal izan daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Autoak: 48/2024 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Red Electrica de España SAU.

Organo Judiziala: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 1. Atala.

Xedea: 2023-12-29ko BAOn (248 zk.) argitaratutako Garaiko Udalaren Ordenantza, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioengatiko tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena.

Garai, 2024ko apirilaren 9a.

Alkatea,

ERRAMUN OSA IBARLOZA.


Azterketa dokumentala