Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2024ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1930

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Tres Sesenta Gases, S.A. enpresaren itsas-lehorreko jabari publikora isurtzeko baimen-espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: VTM-B-2023-0003.

Erakunde eskatzailea: Tres Sesenta Gases, S.A.

Jarduera: gasak ontziratzeko eta biltegiratzeko instalazioa.

Jardueraren kokapena: El Calero-Bilboko Portua (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko trantsizio urak.

Isurketa puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):

Hiri-urak edo asimilagarriak X: 494.724 Y: 4.799.898.

Isurketa mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak (5.163 m3/urteko).

Jardueraren deskribapena: Tres Sesenta Gases, S.A. enpresak baimena eskatu du Zierbenan (Bizkaia) Bilboko Portuko El Calero inguruan dituen gasak ontziratzeko eta biltegiratzeko instalazioetan sortuko diren hiriko hondakin-urak isurtzeko. Hondakin-urak arazketa autonomoko sistema sekuentzial batean tratatuko dira, lohi aktibatuetan oinarritutakoa.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horren barruan, eta espedientea aztertu ahal izango dute, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo arroko bulegoan (Urkixo zumarkalea 36, 7.a, 48011 Bilbao), aldez aurretik hitzordua hartuta.

Bilbao, 2024ko apirilaren 9a.

Zuzendari nagusia.
FE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).

Isurketa Arloko arduraduna,

José Errazkin Guillorme.


Azterketa dokumentala