Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2024ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1924

IRAGARKIA, 2024ko apirilaren 4koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira «Laminoria» parke eolikoaren eta «Laminoria» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuen aurretiazko administrazio-baimenak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenak.

115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), 48/2020 Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) eta 24/2013 Legearen 53 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «Laminoria» parke eolikoaren eta «Laminoria» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuak, haien ebakuazio-azpiegiturak eta proiektu bien baterako ingurumen-inpaktuaren azterlana.

– Eskatzailea: Aixeindar, S.A. (IFK: A01580562).

– Eskaeren helburua: bi proiektuen aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Bi proiektuek 30 kV-ko lurpeko banakako zirkuituetarako zangak partekatzen dituzte, sorkuntza-instalazioek sortutako energia elektrikoa Donemiliagako SET azpiestazio berrira husteko, Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udalerrietan.

– Garraio-sarera husteko puntua: «Elgea» azpiestazioa, 220 kV-ekoa, Red Eléctrica de España, S.A.rena. Ebakuazioa Donemiliagako azpiestazio elektriko berritik (Donemiliaga SET) egingo da, Donemiliaga-Elgea 220 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoaren bidez. Donemiliaga SET azpiestazioa eta Donemiliaga-Elgea goi-tentsioko linea elektrikoa Azazeta parke eolikoaren proiektuarekin partekatzen dira, eta administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena dute.

Espedientea: 01-GE-Y-2022-00019.

– «Laminoria» parke eolikoaren proiektua, 40 MW-eko potentzia instalatua duena: Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga (Araba) udal-mugarteetan dago, Laminoria meatze-ustiategiaren inguruan. Ezaugarriak:

a) Arraia-Maeztu udalerrian kokatutako sei aerosorgailu; zenbait aerosorgailuren plataformen, zimenduen eta hegaldien zati batek, bai eta barneko bideek ere, Donemiliaga eta Iruraiz-Gauna udalerrietan dute eragina.

b) Donemiliagako udalerrian kokatutako bi aerosorgailu; zimenduek eta plataformek Arraia-Maeztuko udal-mugarteari eragiten diote.

– «Laminoria» parke eolikoaren proiektuak barne hartzen ditu «Laminoria» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuarekin partekatutako ebakuazio-zangak, nahiz eta proiektu bakoitzean ebakuaziorako zirkuitu elektriko independenteak deskribatzen diren.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea lehorreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez (b.2.1. multzoa).

– Tartean dauden udal-mugarteak: Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga (Araba).

– Gauzatze materialaren aurrekontua: 40.402.790,40 euro.

Espedientea: 01-GE-Y-2022-00020.

– Proiektua: «Laminoria» eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Arraia-Maeztu udalerrian dago eta 34,37 MW-eko potentzia instalatua dauka; 58,10 ha-ko azalera okupatzen du. Ezaugarriak:

a) 61.994 modulu, 650 Wp-ekoak, 40,30 MWp-eko gehieneko potentziarekin.

b) 10 inbertsore, 3.437 kW-eko potentzia nominala dutenak.

c) 7 transformadore, 0,6/30 kV, eta 6.250 kVA-koak.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea lehorreko teknologia berriztagarri fotovoltaikoaren bidez (b1.1 multzoa).

– Tartean dauden udal-mugarteak: Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga (Araba).

– Gauzatze materialaren aurrekontua: 20.480.023,09 euro.

Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dizkie bi proiektu horiei aurretiazko administrazio-baimenak. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar dute baimen horiek, dena den, bi proiektuen ingurumen-inpaktuaren baterako azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzari alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, honako aukera hauek daude: idatziz aurkeztu ahal izango da bertan, euskarri fisikoan; erregistro orokorrean; EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduren batean. Alegazioak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ohartarazpen moduan, pertsona juridikoek, nortasun juridikorik ez duten entitateek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatuta dauden bestelako subjektuek nahitaez erabili behar dituzte baliabide elektronikoak administrazio publikoetan, administrazio-prozedura bateko edozein izapide egin ahal izateko. Hori dela eta, jendaurreko izapide horretan alegaziorik aurkeztu behar badute, baliabide elektronikoak erabiliz egingo dute nahitaez.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 4a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala