79. zk., 2024ko apirilaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1920
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 131/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
131/2024 prozedura laburtua. Bertan, errekurtsogile batek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen PLEAko zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 19ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen berraztertze-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako eta udaltzaingoetako oinarrizko eskalako agentearen kategorian sartzeko 2021eko abenduaren 27an deitutako hautaketa-prozeduratik kanpo uztearen aurka jarritakoa (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2024ko apirilaren 9a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.