Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2024ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1919

AGINDUA, 2024ko apirilaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Zarauzko «La Salle-San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, irakaskuntzak gehitzeagatik.

Zarauzko (Gipuzkoa) «La Salle-San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «Asociación Educativa La Salle-San José» erakundeak eskatuta irekitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, batxilergoko irakaskuntzak gehitzea eskatzen da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zarauzko (Gipuzkoa) «La Salle-San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, 2024-2025 ikasturterako, batxilergoko bi unitate gehitzeko baimena ematea, bata Zientziak eta Teknologia modalitaterako eta bestea Giza eta Gizarte Zientziak modalitaterako. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Zentroaren kodeak: 012586 (EAE) eta 20005798 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «La Salle-San José».

Titularra: «Asociación Educativa La Salle-San José».

Helbidea: La Salle, 2.

Udalerria: Zarautz.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:

• Hiru unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierakoa.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierakoa.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostuko edukierakoa.

– Batxilergoa: 2 unitate «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitatetarako, 60 ikaspostuko edukierakoa.

– Hezkuntza berezia: 3 gela ireki.

Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Hirugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala