Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2024ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1918

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 9koa, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Factor 4 Ingenieros Consultores S.L. sozietatea baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aitortzen baita, Galdaren Industria Operadorearen espezialitatean.

Esp. zk./ EXD-01-2024-1.

AURREKARIAK

Bat.– 2024ko martxoaren 7an Factor 4 Ingenieros Consultores S.L. sozietateak eskaera aurkeztu zuen Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa aitortua izateko, espezialitate honetan:

– Galdaren Industria Operadorea.

Bi.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu zituen; industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espediente hau.

Hiru.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek bost urterik behin berritu behar dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Lau.– Halaber, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten da aipatutako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak eskatzen dituenak betetzen dituela.

Baimendutako instalazioak hauek dira:

Arabako Industria Adarreko Ingeniaritzako Gradudunen eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren instalazioak; Gerardo Armesto plaza 2, 1, Vitoria-Gasteiz.

Bost.– Laburbilduz, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, aipatutako arauan jasotzen dena egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu du entitateak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Bat.– Factor 4 Ingenieros Consultores S.L. sozietatea Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa aitortzea, espezialitate honetan:

– Galdaren Industria Operadorea.

Bi.– Factor 4 Ingenieros Consultores S.L. sozietatea Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakundeen Erregistro Berezian (REFPA) inskribatzea, erregistro-zenbaki honekin: 111.

Hiru.– Entitate honek baimena du Arabako Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Entitateak, beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan.

Lau.– Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

Bost.– Aitortutako entitateek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatutako dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Sei.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Zazpi.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 9a.

Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala