Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2024ko apirilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1901

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 9koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, beste ebazpen honen hutsen zuzenketa egiten duena: Ebazpena, 2024ko martxoaren 21ekoa, zeinaren bidez 2024ko «Smart Industry» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen baitira, eta laguntzen deialdia egiten baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziko zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 21eko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, 2024ko «Smart Industry» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, laguntzen deialdia egin eta programa 2024ko apirilaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (68. zk.) argitaratzeko agindua eman zen.

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024ko «Smart Industry» laguntza-programa arautzen duten oinarrien 12. artikulua zuzentzea. Oinarri horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 68. zenbakiko argitalpeneko 2024/1664 (21/12) orrialdean daude jasota. Hona hemen zuzenketa:

Hau dio:

«12. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2024ko azaroaren 13an bukatuko da. Dena den, eskatzaileei zuzendutako arreta teknikoa 2024ko azaroaren 23ko 14:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua)».

Baina hau esan behar du:

«12. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2024ko azaroaren 13an bukatuko da. Dena den, eskatzaileei zuzendutako arreta teknikoa 2024ko azaroaren 13ko 14:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua)».

Bigarrena.– SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 21eko Ebazpena zuzentzeko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea. Ebazpen horren bidez, 2024ko «Smart Industry» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu ziren, eta laguntzen deialdia egin zen.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2024ko apirilaren 9a.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala