Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2024ko apirilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1889

AGINDUA, 2024ko apirilaren 11koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Bizkaiko Probintzia Bulego Fiskalean «goi-kargudunaren idazkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

2024ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2024ko martxoaren 15eko BOE; 2024ko martxoaren 7ko EHAA), Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko karrerako funtzionarioen artean, Bizkaiko Probintzia Bulego Fiskalean 580012 lanpostua, 2. dotazioa, izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, prozedura bete dela eta hautagaiek deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak bete dituztela egiaztatu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Izendapen askeko deialdia ebaztea, deialdiko lanpostua eranskinean aipatzen den Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioari esleituz.

Bigarrena.– Destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 11.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

ERANSKINA

Deialdia: 2024ko otsailaren 26ko Agindua (2024ko martxoaren 15eko BOE; 2024ko martxoaren 7ko EHAA).

Esleitutako lanpostua: 370000/1, «Goi-kargudunaren idazkaria», Bizkaiko Probintzia Bulego Fiskalean.

Jatorrizko lanpostua: Andaluziako Autonomia Erkidegoa.

Esleipendunaren datu pertsonalak:

Izen-abizenak: Veronica María Adam Dalmau.

NAN:*** 6413**.


Azterketa dokumentala