77. zk., 2024ko apirilaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 3 orri.)
- EPUB (161 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
1881
IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 26koa, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzarena, 2021-2022 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko ikasketak eskolatzeko ikasketa-beken eta -laguntzen deialdiko gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteari buruzkoa.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Xede horretarako, interesdunei jakinarazten zaie 2021-2022 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko ikasketak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdiaren ebazpenaren aurka (2021-07-23ko EHAA) gora jotzeko errekurtsoetan emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri dutela Hezkuntza Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 018284).
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, horien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 26koa.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.