Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2024ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1879

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako probidentzia, honako lege hauetan egindako arau-hausteei loturik: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (HSBL) eta Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legea Organikoa (SPL).

Aipatutako probidentzia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak espedientea eta probidentzia kontsultatu ahal izango ditu. Horretarako, helbide honetara jo behar du: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 - Erandio (Bizkaia).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2024ko apirilaren 10a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala