Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2024ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1870

AGINDUA, 2024ko apirilaren 8koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, honako agindu honetan dauden akats materialak zuzentzen dituena: Agindua, 2024ko martxoaren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez irekitzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat gordetako zenbait lanposturen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozeduretan eskabideak aurkezteko epea, 2023ko ekainaren 16ko Aginduan xedatutakoa betetze aldera (2023ko ekainaren 30eko EHAA).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen badu.

Era horretako hutsak antzeman dira Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduko I. eranskinean eta III. eranskinean (azken hori CV. eranskinari buruzkoa da: «3217 lanposturako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoak»). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat gordetako zenbait lanposturen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozeduretan eskabideak aurkezteko epea ireki zen, 2023ko ekainaren 16ko Aginduan xedatutakoa betetze aldera (2023ko ekainaren 30eko EHAA). Agindu hori 2024ko martxoaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (56. zk.). Hori dela eta, zuzendu egiten dira.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024ko martxoaren 5eko Aginduko I. eranskina zuzentzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat gordetako zenbait lanposturen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozeduretan eskabideak aurkezteko epea ireki zen, 2023ko ekainaren 16ko Aginduan xedatutakoa betetze aldera (2023ko ekainaren 30eko EHAA).

2024/1378 (11/5) orrialdean, taulan,

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– 2024ko martxoaren 5eko Aginduko III. eranskina, CV. eranskinari buruzkoa («3217 lanposturako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoak») zuzentzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat gordetako zenbait lanposturen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozeduretan eskabideak aurkezteko epea ireki zen, 2023ko ekainaren 16ko Aginduan xedatutakoa betetze aldera (2023ko ekainaren 30eko EHAA).

2024/1378 (11/9) orrialdean, c) Tituluak atalean,

hau dio:

«– Lanpostura sartzeko titulazio betekizuna lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturaren (GHKEE 3) bidez egiaztatzeagatik: 4 puntu titulu bakoitzeko.»

baina hau esan behar du:

«– Lanpostura sartzeko titulazio betekizuna Soziologiako eta Zientzia Politikoetako lizentzia edo baliokidea (GHKEE 3) bidez egiaztatzeagatik: 4 puntu titulu bakoitzeko.»

Euskarazko argitalpenean, 2024/1378 (11/9) orrialdean, c) Tituluak atalean,

hau dio:

«– Bigarren mailako lanbide-heziketako titulua edo baliokidea egiaztatzeagatik: 2 puntu titulu bakoitzeko.»

baina hau esan behar du:

«– Bigarren mailako lanbide-heziketako titulua edo lanbide-heziketako baliokidea egiaztatzeagatik: 2 puntu titulu bakoitzeko.»

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 8a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala