Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2024ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1791

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 8koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Iratxe Redondo Rodríguez andreak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 1eko ebazpenak (2023ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Eraikuntzako Ingeniaritza» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Estibaliz Briz Blanco andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***2945**. Kodea: AGC8L1 – D00145-51. Jakintza arloa: Eraikuntzako Ingeniaritza. Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Eraikuntzan».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko apirilaren 8a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala