Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2024ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1759

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Leintz-Gatzagako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Troke iturburutik urtean datorren 803 m3 ur ostalaritzako erabileretarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren eskaeraren gaineko espedientea.

Espedientearen kodea: A-G-2023-0009.

Eskatzailea: Geure Ametsa, S.A.

Jardueraren kokapena: Leintz-Gatzaga.

Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak): Troke iturburua: x= 535.756; y= 4.756.907.

Eskatutako urteko bolumena: 803 m3 urtean.

Uraren erabilera: ostalaritzako erabilerak (Geure Ametsa jatetxea).

Obren deskribapena:

Urak iturburutik hartzen dira mahuka baten bidez, eta 28 m3-ko edukiera duen lehen andel batera bideratzen dira; ondoren, 15 m3-ko bigarren andel batean tratatu eta biltegiratzen dira, jatetxean erabili aurretik.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 21a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko otsailaren 20koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala