
72. zk., 2024ko apirilaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1758
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Arrasate/Mondragóngo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Kobate ubidetik urtean datorren 7.500 m3 ur industria-erabilerarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren eskaeraren gaineko espedientea.
Espedientearen kodea: A-G-2023-0025.
Eskatzailea: Hormigones Koba-aundi SL.
Jardueraren kokapena: Arrasate/Mondragón.
Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak): Kobate ubidea: x = 538.362; y = 4.768.844
Eskatutako urteko bolumena: 7.500 m3 urtean.
Uraren erabilera: industria-erabilera.
Obren deskribapena:
Ura errekatik hartzen da mahuka baten bidez, eta 25 m3-ko edukiera duen biltegi batera eramaten da enpresaren barruan, ondoren instalazioko ekoizpen-prozesuetan erabiltzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko otsailaren 20koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS