
72. zk., 2024ko apirilaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1757
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Eskoriatza udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Deba ibaitik urtean datorren 600 m3 ur industria-erabilerarako (terrazak betetzeko) aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea.
Espedientearen kodea: A-G-2023-0004
Eskatzailea: Ezcurra Esko SA
Jardueraren kokapena: Eskoriatza.
Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak): Deba ibaia: x = 538.154; y= 4.762.522
Eskatutako urteko bolumena: 600 m3 urtean.
Uraren erabilera: industria-erabilerarako (terrazak betetzeko).
Obren deskribapena:
Urak, ibaitik mahuka baten bidez hartzen direnak, enpresako terrazetara eramaten dira, 270 m3 inguruko edukierarekin, eraikina behar bezala kontserbatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko otsailaren 20koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS