
72. zk., 2024ko apirilaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1742
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 134/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
134/2024 prozedura laburtua. Prozedura horretan, 13260 ZP duen karrerako funtzionarioak errekurritu egiten du Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpena, zeinaren bidez ezetsi egiten baita Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko urriaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, onartu eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda, merezimenduen behin betiko balorazioa eta esleipenak onartu ziren 2023ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran (C275/C276/C277/C278).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 19a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.
RSS