Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2024ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1741

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko martxoaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak gauzatzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako huts bat aurkitu da Osasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 6ko Aginduan (2024ko apirilaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 66. zk.), zeinaren bidez onartzen baitira irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak gauzatzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2024/1613 (25/13) orrialdean, 21.4 artikuluan,

honako hau dio:

«4.– Laguntzak izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak, ereduak, eskaera-inprimakiak eta izapidetze elektronikorako zuzeneko sarbidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0027509».

Baina hau esan behar du:

«4.– Laguntzak izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak, ereduak, eskaera-inprimakiak eta izapidetze elektronikorako zuzeneko sarbidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak//0027511».


Azterketa dokumentala