Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2024ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1737

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zer entitateri emango zaizkien dirulaguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreko prestakuntza-beharrak aztertu eta atzemateko azterlanak egiteko 2023. urtean.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreko prestakuntza-beharrak aztertu eta atzemateko azterlanak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdiak (Lanbideko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartua 2023ko ekainaren 20ko bilkuran) honako hau ezartzen du 7.7 artikuluan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dira deialdi honen babesean emandako laguntzen onuradun diren entitateen zerrenda eta jasotako zenbatekoak.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreko prestakuntza-beharrak aztertu eta atzemateko azterlanak egiteko 2023ko dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrenda horretan, espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita daude.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala