Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2024ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1736

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 21ekoa, Giza Baliabideen zuzendariarena, 2023an Winnipeg-eko (Kanada) Polizien eta Suhiltzaileen XIX. Munduko Jokoetan eta/edo Torreviejako Polizien eta Suhiltzaileen IX. Europako Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoko kirolarientzako laguntzen deialdiaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko irailaren 14ko Aginduaren bidez (2023ko irailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 182. zk.), 2023an Winnipeg-eko (Kanada) Polizien eta Suhiltzaileen XIX. Munduko Jokoetan eta/edo Torreviejako Polizien eta Suhiltzaileen IX. Europako Jokoetan parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoko kirolariei laguntzak emateko deialdia egin zen.

Laguntzak esleitu eta onuradunei dagozkien ebazpenak jakinarazi ondoren, EHAAn eta Gurenet atariko iragarki-oholean argitaratu behar da deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Horregatik guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, guztiek jakin dezaten, 2023an Winnipeg-eko (Kanada) Polizien eta Suhiltzaileen XIX. Munduko Jokoetan eta/edo Torreviejako Polizien eta Suhiltzaileen IX. Europako Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kidegoko kirolariei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko irailaren 14ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Zerrenda ebazpen honen eranskin gisa erantsi da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 21a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

ERANSKINA
EMANDAKO LAGUNTZA EKONOMIKOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala