Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2024ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1735

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko otsailaren 13koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programako 2024. urteko laguntzen deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 13ko Ebazpenean, zeinaren bidez gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programako 2024. urteko laguntzen deialdia egiten baita. Ebazpen hori 2024ko otsailaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (36. zk.). Hori dela eta, dagozkion zuzenketak egiten dira.

Hirugarren oinarrian, 2024/853 (5/4) orrialdean:

Hau dio:

«Eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea. Halaber, eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, pezoiak edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera».

Baina hau esan behar du:

«Eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea. Halaber, eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera».

Bosgarren oinarrian, 2024/853 (5/4) orrialdean:

Hau dio:

«2.– Eskatutako laguntzak Trantsizio Sozialaren eta 2020 Agendaren idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez eman edo ukatuko dira».

Baina hau esan behar du:

«2.– Eskatutako laguntzak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez eman edo ukatuko dira».

Bosgarren oinarrian, 2024/853 (5/4) orrialdean:

Hau dio:

«3.– Aurreko apartatutan adierazitako ebazpenaren aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek organo horri, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioa Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera».

Baina hau esan behar du:

«3.– Aurreko apartatutan adierazitako ebazpenaren aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek organo horri, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioa Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera».

Bosgarren oinarrian, 2024/853 (5/5) orrialdean:

Hau dio:

«5.– Dirulaguntza emateko ebazpena eskatzaileak hautatutako kanalaren bidez jakinaraziko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 35/2015 Legearen 41. artikuluan xedatutakoaren arabera».

Baina hau esan behar du:

«5.– Dirulaguntza emateko ebazpena eskatzaileak hautatutako kanalaren bidez jakinaraziko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41. artikuluan xedatutakoaren arabera».


Azterketa dokumentala