Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2024ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1734

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 21ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Gurenet atarian 2024ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran behin betiko atxikipenak erabakitzen dituen ebazpena.

Segurtasuneko sailburuordearen 2024ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak, izendapen askeko sistemaren bidez bete beharrekoak (C288), behin betiko betetzeko prozeduraren deialdia egin zen (otsailaren 6ko EHAA, 27. zk.). Ebazpen horren hirugarren ebazpen-zatiko 2. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 14.2.d) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea 2024ko martxoaren 21ean argitaratu dela Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen 2024ko martxoaren 20ko Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita Ertzaintzaren izendapen askeko sistemaren bidez bete beharreko lanpostuak behin betiko betetzeko 2024ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez deitutako hautaketa-prozesua.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 21a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala