
69. zk., 2024ko apirilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
LEHENDAKARITZA
1671
14/2024 DEKRETUA, apirilaren 8koa, lehendakariarena, zeinaren bidez dolu-aldi ofiziala deklaratzen baita Eusko Jaurlaritzako lehendakari José Antonio Ardanza Garro jaun txit gorenaren heriotza dela-eta.
Gaur, 15:00etan, Eusko Jaurlaritzako lehendakari José Antonio Ardanza Garro jaun txit gorena hil denez, dolumin-seinale gisa,
XEDATZEN DUT:
Dolu-aldi ofiziala deklaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan apirilaren 8ko 15:00etatik apirilaren 11ko (osteguna) 15:00etara. Aldi horretan, Euskadiko bandera ofizialak haga erdian jarriko dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko apirilaren 8an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
RSS