
67. zk., 2024ko apirilaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1638
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 26koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, lan-arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena (20/2023/283 espedientea, I202023000045772 arau-hauste akta).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2023ko abenduaren 4ko Ebazpen bidez, Lae Consulting Normativas SL enpresari (IFZ B75010686) berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita bat (49.181) euroko zehapena jarri zitzaion laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik. Arau-hauste hori Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 13.11 artikuluan tipifikatuta dago: «Enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduten duten erakunde espezializatuek, enpresen prebentzio-sistemaren ikuskaritza garatzen duten pertsonek edo erakundeek, edo lan-arriskuen prebentziorako prestakuntza garatzen eta egiaztatzen dutenek beren jarduerak gauzatzean kasuan kasuko ziurtagiria edo baimena ez izatea, hura eten edo iraungi egin denean, behin-behineko baimena iraungi denean nahiz jarduketan dagokion irismena gainditzen denean».
Maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartu zuen lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak kitatzeko espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-haustearen zenbatekoa hogeita bederatzi mila bostehun eta zortzi euro eta hirurogei zentimora (29.508,60) murriztu zen.
Bigarrena.– Ebazpen hori irmoa da 2023ko abenduaren 16tik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Espedienteaz arduratzeko eskumena Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena da, honako hauetan xedatutakoaren arabera: 7/2021 Dekretua, urtarrilaren 19koa, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA); maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE) eta azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluak (244/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunengatiko zehapenak argitaratzeari eta zehatutako enpresen erregistroa sortzeari buruzkoa, 2012ko abenduaren 4ko EHAA).
Ikusirik lege-arauak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak, dituen ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jarritako zehapen irmo horri buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuok:
– Sozietatearen izena: Lae Consulting Normativas SL.
– Zer sektoretan diharduen: enpresa-kudeaketarako beste aholkularitza-jarduera batzuk
– Identifikazio Fiskaleko Zenbakia: B75010686.
– Egoitza soziala: Juan Fermin Gilisagasti kalea 2, 215 atea, 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
– Egindako arau-haustea: Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.11 artikulua: «Enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduten duten erakunde espezializatuek, enpresen prebentzio-sistemaren ikuskaritza garatzen duten pertsonek edo erakundeek, edo lan-arriskuen prebentziorako prestakuntza garatzen eta egiaztatzen dutenek beren jarduerak gauzatzean kasuan kasuko ziurtagiria edo baimena ez izatea, hura eten edo iraungi egin denean, behin-behineko baimena iraungi denean nahiz jarduketan dagokion irismena gainditzen denean».
– Zehapenaren zenbatekoa: berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita bat (49.181) euro, hogeita bederatzi mila bostehun eta zortzi euro eta hirurogei zentimora (29.508,60) murriztua honako honetan ezarritakoaren arabera: maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartu zuen lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak kitatzeko espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14.6 artikulua.
– Arau-haustearen aktaren data: 2023ko urriaren 16a.
– Zehapen-ebazpenaren data: 2023ko abenduaren 4a.
– Zehapena irmo egin zen eguna: 2023ko abenduaren 16a.
Bigarrena.– Argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenen Erregistroan inskribatzea, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.
Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 26a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.
RSS