Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2024ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1635

380/2024 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Erditze Unitateko Gainbegirale lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen, urtarrilaren 29ko 183/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat argitaratu zen Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erditze Unitateko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko (2024ko otsailaren 12ko EHAA 31 zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da eskabiderik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erditze Unitateko Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2024ko martxoaren 20a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

ASIER ESNAL ALBIZU.


Azterketa dokumentala