Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2024ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1631

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 19koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskadiko Udaltzaingoen kidegoetako oinarrizko eskalako agente lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duen 2023ko ekainaren 29ko Ebazpenean jasotako hutsa zuzentzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsa atzeman da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2023ko ekainaren 29ko Ebazpenean (2023ko uztailaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 144. zk.). Ebazpen horren bidez, Euskadiko Udaltzaingoen kidegoetako oinarrizko eskalako agente lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da. Hori dela-eta dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2023/3696 (26/18) orrialdean,

honela dio:

«I ERANSKINA
DEITUTAKO PLAZAK
(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

«I ERANSKINA
DEITUTAKO PLAZAK
(Ikus .PDF)

Arkauti, 2024ko martxoaren 19a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala