Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2024ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1630

97/2024 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Javier Rollán Vallejos jauna Graduatu Aurreko eta Ondoko Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako Gainbegirale kargutik kendu egin den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

72/2023 Ebazpenaren bidez, Javier Rollán Vallejos jauna izendatu zen Graduatu Aurreko eta Ondoko Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako Gainbegirale Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Javier Rollán Vallejos jauna Graduatu Aurreko eta Ondoko Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2024ko martxoaren 18a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala