Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2024ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1602

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bizkaiko Mungiako udalerrian, Markaidan, 4. poligonoko 583. lursailean, erreka igarotzeko baimenaren gaineko espedientea.

Espedientearen kodea: AO-B-2023-0725.

Eskatzailea: Josefa Madariaga Larrazabal.

Ibilgua: izenik gabeko.

Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak): X = 512.776; Y = 4.803.389.

Obren deskribapena: obren bidez, aldi baterako igarobide bat instalatu nahi da izenik gabeko ibilgu baten ohantzearen gainean, 400 mm-ko diametroa duten polietilenozko hodien eta horien gaineko egur zatien bidez, eta lanak amaitu ondoren guztia kendu egingo da, Zabala aldean, Markaida auzoan, Mungiako udal-mugartean (Bizkaia).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 665/2023 Errege Dekretuaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Urquijo zumarkalea 36, 7; 48011 Bilbao, Bizkaia), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Bilbao, 2024ko martxoaren 15a.

Zuzendari nagusia
EE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena). Funtzio-esleipena 2024-03-11.

Lan Baimen Arloko arduraduna,

MIREIA IZARRA ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala