
65. zk., 2024ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (138 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1593
IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 19koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait enpresaren Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroko inskripzioak ezeztatzeko prozedura hasteko erabakia.
Saiakerak egin arren, ezin izan zaie jakinarazi Lan eta Gizarte Segurantzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2024ko otsailaren 16ko erabaki hori eranskinean zerrendatzen diren enpresei.
Horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Erabaki horren bidez enpresa horietako Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Gipuzkoako Erregistroko inskripzioa ezeztatzeko prozedura hasten da, ez baitute plantillan langilerik 396/2006 Errege Dekretuaren II. kapituluan ezarritakoa betetzen duenik.
Eta enpresa horiei jakinarazten zaie egoki iritzitako alegazioak egin ditzaketela eta adierazitako betebeharrak bete dituztela egiazta dezaketela, hamar egun balioduneko epean, iragarkia argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Zerrendan aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastian, 2024ko martxoaren 19a.
Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria,
VICTOR RICARDO MONREAL DE LA IGLESIA.
RSS