Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2024ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1590

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Euskal Herriko Polizia Kidegoen eta Udaltzaingo Zerbitzuen Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik (2021eko abenduaren 27ko deialdia) hautagai batek aurkeztutako baztertze-ebazpenaren aurkako berraztertze-errekurtsoa ebazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, haren jakinarazpen gisa balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak aurka egin dezake administrazioarekiko auzien jurisdikzioan (administrazioarekiko auzi-helegitea jarrita), bi hilabeteko epean.

Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Langileen eta Araubide Juridikoaren Arloan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 11.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala