Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2024ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1589

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, kultura eta gizarte arloetako 2024ko berrikuntza-proiektuak (Bitartez) aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 12ko Aginduaren bidez, 2024. urtean kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak arautu eta haien deialdia egin zen (Bitartez).

Agindu horren 12. artikuluak ezartzen du ezen balorazio-batzorde bat eratuko dela deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla batzordeko kideak eta argiratutako dela batzordearen osaera.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzordearen osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Ixiar Garcia Urbieta andrea; Begoña Guzmán Sánchez andrea, Ruth Mayoral López andrea eta Juan Pastor Bustamante jauna (aditu-profesionalak).

Idazkaria: Lurdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 19a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala