
65. zk., 2024ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 5 orri.)
- EPUB (327 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1586
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 14koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2022ko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2022ko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren (2022ko ekainaren 30eko EHAA, 126. zk.).
Agindu horren 5. artikuluko 8. paragrafoak xedatzen du, aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, EHAAn argitaratuko dela aginduaren babesean laguntza jasoko duten eskaera-egileen zerrenda, emandako zenbatekoak adierazita eta diruz lagundutako proiektuari erreferentzia eginez.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2022ko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 14a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.
RSS