Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2024ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1583

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira ebazpen honetan zeuden hutsak: Ebazpena, 2024ko martxoaren 4koa, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren artean hitzartutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, nekazaritza, itsasoa eta arrantza eta elikagaien industriak lanbide-arloetako 2024-2025 aldiko prestakuntza-programazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei eta landunei zuzenduta.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 4ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren artean hitzartutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, nekazaritza, itsasoa eta arrantza eta elikagaien industriak lanbide-arloetako 2024-2025 aldiko prestakuntza-programazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei eta landunei zuzenduta. Ebazpen hori 2024ko martxoaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 54. zenbakian. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2024/1325 (27/24) orrialdean, III. eranskinean, A) 1.a) apartatuko bigarren paragrafoan,

hau dio:

«Lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileen kopurua gehienez hogei eta gutxienez hamar bada, modulu hau hamabost ikasleko kopuru finkoari aplikatuko zaio. Horrenbestez, moduluaren baremo estandarrak balio finkoa izango du prestakuntza-talde bakoitzeko: 70,83 euro orduko».

baina hau esan behar du:

«Lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileen kopurua gehienez hogei eta gutxienez hamar bada, modulu hau hamabost ikasleko kopuru finkoari aplikatuko zaio. Horrenbestez, moduluaren baremo estandarrak balio finkoa izango du prestakuntza-talde bakoitzeko: 70,80 euro orduko».

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


Azterketa dokumentala