Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2024ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1582

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ikertzaileen arloko errektoreordearena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zuen 2023ko abenduaren 14ko ebazpena zuzentzeko dena.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 14ko ebazpenaren bidez (2023ko abenduaren 29ko EHAA), deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko; horien artean, 23 zenbakia duen Gizarte Zientzien Didaktika jakintza arloko plaza, AGC8L1 – D00320-29 kodea duena unibertsitateko barruko gaietarako.

Bigarrena.– Deialdiko oinarrien II. eranskinean akats bat ikusi da, epaimahaiaren osaeran.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena dela bide (errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko ebazpena; 2021eko otsailaren 12ko EHAA).

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea 2023ko abenduaren 19ko ebazpenaren bidez onartutako deialdiko oinarrien II. eranskinean AGC8L1 – D00320-29 kodeaz agertzen den plazaren epaimahaiaren osaera, modu honetara:

Hau dioen lekuan:

23.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakasle Agregatua. Jakintza arloa: Gizarte Zientzien Didaktika. Kodea: AGC8L1 – D00320-29.

Batzorde titularra:

Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.

José María Cuenca López. Unibertsitateko Katedraduna. Huelvako Unibertsitatea.

Olga Macias Muñoz. Irakasle Agregatua. UPV/EHU.

Sebastián Molina Puche. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Murtziako Unibertsitatea.

Pedro Miralles Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Murtziako Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Naiara Vicent Otaño. Irakasle Agregatua. UPV/EHU.

Juan Carlos Colomer Rubio. Irakasle Agregatua. Valentziako Unibertsitatea.

Olaia Fontal Merillas. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.

Iratxe Gillate Aierdi. Irakasle Agregatua. UPV/EHU.

Francesc Xavier Hernández Cardona. Unibertsitateko Katedraduna. Bartzelonako Unibertsitatea.

Beste hau jarri behar da:

Batzorde titularra:

Alex Ibañez Etxeberria. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.

José María Cuenca López. Unibertsitateko Katedraduna. Huelvako Unibertsitatea.

Olga Macias Muñoz. Irakasle Agregatua. UPV/EHU.

Sebastián Molina Puche. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Murtziako Unibertsitatea.

Olaia Fontal Merillas. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.

Comisión Suplente:

Naiara Vicent Otaño. Irakasle Agregatua. UPV/EHU.

Juan Carlos Colomer Rubio. Irakasle Agregatua. Valentziako Unibertsitatea.

Pilar Rivero Gracia. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.

Pedro Miralles Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Murtziako Unibertsitatea.

José Domingo Villarroel Villamor. Irakasle Osoa. UPV/EHU.

Bigarrena.– Jakinaraz bekio ebazpen hau dagokion sailari eta argitara dadin unibertsitatearen webgunean (Irakasleak– Deialdi bideratuak). Har beza kontuan Irakasle ikertzaileen Zerbitzuan hala dagokion atalak.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2024ko martxoaren 22a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala