
65. zk., 2024ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1580
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-11-20ko BOE eta 2023-12-01eko EHAA).
2023ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez (2023-11-20ko BOE eta 2023-12-01eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 2/2023 Lege Organikoko ahalmenez baliatuta (martxoaren 22ko Legea, Unibertsitateena; martxoaren 23ko BOE), baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Leire Imaz Zubiaur andrea (NAN: ***5460**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1 – D00331-16. Jakintza arloa: «Zuzenbide Zibila». Saila: Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Zuzenbide Zibila I», «Zuzenbide Zibila II», «Zuzenbide Zibila III», «Zuzenbide Zibila IV» eta «Euskal Zuzenbide Zibila».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2024ko martxoaren 25a.
Errektorea.
EE (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS