
65. zk., 2024ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 1 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1579
494/2024 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratutako zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Victoria Morillo Montañés andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratutako Dermatologiako Zerbitzu Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen irailaren 26ko 1622/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Dermatologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2023ko abenduaren 12ko EHAA 235 zk. eta 2024 urtarrilaren 5eko BOE 5. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Victoria Morillo Montañés andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Dermatologiako Zerbitzu Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Victoria Morillo Montañés andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Dermatologiako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau erkidean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024-03-15.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eman, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu kargugabetu daiteke izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakoko ESIri Ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Galdakao, 2024ko martxoaren 15a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.
RSS