Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2024ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1538

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 19koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldian eta jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektua.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak dekretu-proiektu bat egin du indargabetzen duena Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretua; halaber, dekretu-proiektu horren izapideak egin dira Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean ezarritakoaren arabera.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, 2024ko otsailaren 29an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak agindu bat eman zuen, hasiera emateko aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari. Era berean, dekretu-proiektuaren artikuluak idatzi ondoren, 2024ko martxoaren 18an, agindu bat eman zen aurretik onartzeko dekretu-proiektuaren testua.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira baldin eta ukitzen bazaie herritarren eskubide edo interes legitimoei zuzenean, eta, betiere, ez badago artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat.

Horretarako, entzunaldia ezartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektuarentzat, eta lege-proiektu hori jendaurrean jartzen da, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko otsailaren 29ko Aginduan (aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera ematen diona) xedatutakoarekin bat etorriz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 16.a) artikuluari dagokionez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldiaren izapidea egitea Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektuarentzat, eta dekretu-proiektu hori eta jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko aukera egon dadin, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/)

Hirugarrena.– Alegazioak Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari zuzendu beharko zaizkio, eta elektronikoki aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, edo, bestela, aurrez aurre, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, Vitoria-Gasteiz), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuren batean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 19a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.


Azterketa dokumentala