Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2024ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1518

AGINDUA, 2024ko martxoaren 11koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek emandako eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Angeles Muñoz Llamas andrea kargutik kentzea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako aholkularia (5306 kodea, 1. dotazioa), eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Kargu-uzteak ondorioak izango ditu 2024ko martxoaren 6tik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 11a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala