Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2024ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1475

IRAGARKIA, Hondarribiko udal-mugartean (Gipuzkoa), Montañe (Santa Engrazi) errekastoaren gaineko pasarela ordezkatzeko lanen gaineko espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena.

Espedientearen kodea: AO-G-2024-0036.

Eskatzailea: Hondarribiko Udala.

Ibilgua: Montañe.

Jarduketa-eremua (30N ETRS89) UTM koordenatuak: X = 597.145; Y = 4.801.932.

Obren deskribapena: 9 metro luze eta 2.20 m-ko zabalera izango dituen oinezko pasarela bat egingo da egungoaren ordez, eta, gainera, tarte horretan, 12 metro inguru zabalduko da ibilgua, errekastoaren baldintza hidraulikoak hobetzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 665/2023 Errege Dekretuaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Intxaurrondo 70, 1.a; 20015 Donostia, Gipuzkoa), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Donostia, 2024ko martxoaren 13a.

Zuzendari nagusia.
EE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).

Lan Baimen Arloko arduraduna

Iñigo Auza Aldasoro.


Azterketa dokumentala