Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2024ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1474

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako espediente hau: Hondarribiko (Gipuzkoa) Jaizkibel urbanizazioan Usotegiko saneamendu-sarea konpontzeko eta berritzeko lanak, Usotegi errekastoaren bi ertzetako zaintza eremuan eta egungo zubitik zeharkatuaz.

Espedientearen kodea: AO-G-2024-0105.

Eskatzailea: Jaizubia Parc A Hondarribia Cdad Prop.

Ibilgua: Usotegi.

Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak: X = 595.120; Y = 4.798.541).

Obren deskribapena: Usotegi eremuan saneamendu-sarea erabat berrituko da, eta gainerako saneamendu-jarduerak hurrengo faseetarako utziko dira. Trazadurari eutsiko zaio, golf-klubeko igerilekuen tartean izan ezik. Tarte horretan, atzera egingo da, errekaren ibilgu-zortasuna errespetatzeko, eta gurutzaguneak pasabide-egituren giltzarriaren gainetik egingo dira, egitura horiei eragin gabe.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 665/2023 Errege Dekretuaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Intxaurrondo 70, 1.a; 20015 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Donostia / San Sebastián, 2024ko martxoaren 13a.

Zuzendari Nagusia,
EE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).

Lan Baimen Arloko arduraduna,

IÑIGO AUZA ALDASORO.


Azterketa dokumentala