60. zk., 2024ko martxoaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1471
IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 7koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzko zenbait dokumentazio-errekerimendu jakinaraztekoa: 27/2023 Dekretua, otsailaren 21ekoa, seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzkoa.
Ezinezkoa izan da dokumentazio-errekerimendu horiek zuzenean jakinaraztea, eta horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen, eskatutako dirulaguntza eman ala ez zehaztu ahal izateko, haien espedientearekin lotutako dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Halaber, interesdunei ohartarazten zaie, ezen, epe horretan ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkezten, ulertuko dela laguntza-eskabidean atzera egin dutela, edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.
Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragai dutela zerrendako errekerimenduen testu osoa, aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 7a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.