Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2024ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1466

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako 32/2024 prozedura laburtuan.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 5 zenbakiko Epaitegira bidaltzea du prozedura honi buruzko espedientea.

32/2024 prozedura laburtua. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa agindu honen aurka aurkeztua: Funtzio Publikoko sailburuordearen 2023ko azaroaren 27ko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez, osorik ezezten du demandatzaileak Funtzio Publikoko zuzendariaren 2022ko abenduaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egiten da eskatzaileak zerbitzu bereziak aitortzeko aurkeztutako eskaera.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 5 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 5a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala