Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2024ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1465

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean bideratutako 657/2023 prozedura arruntean.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalera bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

657/2023 Prozedura Arrunta: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren 2023ko urriaren 11ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 28. eta 27. lanpostu-mailako destino osagarria duten lanpostuak betetzeko lehiaketan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala