
60. zk., 2024ko martxoaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1459
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 28/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
28/2024 prozedura laburtua. Prozedura horretan, 27335 ZP duen karrerako funtzionarioak, errekurtsoa jarri zuen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 3ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Aginduaren aurka. Ebazpen horren bidez, jakinarazten dira Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran merezimendu orokorraren lehiaketaren bidez bete beharreko Ertzaintzako lanpostuen behin betiko esleipenak, eta ebazpen epea luzatzen da. Prozedura horretarako deialdia 2022ko abenduaren 5eko ebazpenaren bidez egin zen (C250).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 1a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.
RSS