Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2024ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1458

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 6koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, deialdia egin eta argitaratzeko dena.

Energiaren Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dugu, eta bere gain hartzen ditu aurrezpena eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzera bideratutako jardunak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Horri dagokionez, 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian bildutako helburuak betetzera bideratutako hainbat ekintza garatzen ari da Energiaren Euskal Erakundea. Jarduketa horien artean aipatzekoak dira aurrezpena eta energia-efizientzia, eta instalazio eta eraikinetan energia berriztagarriak erabiltzea helburu duten laguntza-programak, eta, horrekin batera, energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta garraioan eta pertsonen mugikortasunean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea helburu dutenak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean.

Ildo horretan, 2030erako 3E2030 Euskadiko Energia Estrategia dokumentuan gauzatutako Eusko Jaurlaritzaren energia-politikaren helburuei jarraikiz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren misioa energia-kontsumoan efizientzia gehitzen laguntzea da, beharrezkoa den bultzada publikoaren bidez, eta, horrekin batera, energia-sistema lehiakorrago, jasangarriago eta seguruago bat lortzea, ingurumen-inpaktua gutxitu denez, kontsumorako edo produkziorako energia gutxiago beharko denez, eta kanpo energia-baliabideekiko dependentzia murriztuko denez.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean instalazio elektriko zaharrak erabat berritzea helburu duten ekintzak sustatzeko helburu nagusiarekin diseinatu da laguntza-programa hau.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea, programaren edukia ebazpen honi eranskin gisa eransten zaiolarik.

Bigarrena.– Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.3 artikuluari jarraikiz, bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

En Bilbao, 2024ko martxoaren 6a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala