Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2024ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1453

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 8koa, Europar Batasunerako zuzendariarena, Flandria, Gales eta Korsikako eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzak emateko 2024rako deialdia ebazten duena.

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuei laguntzak ematea arautu zen.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, Flandria, Gales eta Korsikako eskualde estrategikoekiko lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzak emateko deialdia egin zen, 2024rako.

Deialdi-ebazpenaren 7. artikuluan izendatutako ebaluazio-batzordeak dirulaguntzak emateko egindako proposamena azterturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Flandria, Gales eta Korsikako eskualde estrategikoekiko lankidetza teknikoko proiektuak egiteko 2024rako deialdiko laguntzak eranskinean datozen entitateei ematea. Zenbatekoa ere eranskinean zehazten da.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 8a.

Europar Batasunerako zuzendaria,

MIKEL ANTON ZARRAGOITIA.

ERANSKINA
LAGUNTZA JASOKO DUTEN ENTITATEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala